Barakaldok adineko pertsonen kontrako indarkeriaren aurka sentsibilizatu du

0

Gaur, ekainaren 15a, Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarrez Kontzientziatzeko Munduko Eguna da. Arazo honen inguruan kontzientziatzeko, Barakaldoko Udalak diptiko bat zabaldu du, tratu txarrak antzemateko eta honelako kasu baten aurrean nola jokatu jakiteko aholku batzuekin, adinekoei zuzenduak.

Iniziatibaren bidez askotan ezkutuan dagoen errealitate bat ikusarazi nahi da. Horregatik sortu da gaurko jardunaldia, prebentziorako, eta helburua da herritarren artean tratu txarrak edo abusuak jasan ditzaketela susmatzen duten pertsonei laguntzeko beharraren inguruko kontzientziatzea sortzea.

Barakaldoko biztanleriaren % 25,45 65 urtetik gorakoak dira. Horiek guztiak zaurgarriak dira abusua, abandonua edo indarkeria pairatzeari dagokionez. Adinekoen kontrako tratu txarren kasuan, 5 kasuetatik bakarra antzematen da. Hori dela eta, garrantzitsua da ulertzea zer jotzen den tratu txartzat (tratu txar motak), eta jakitea zer egin behar den honelako kasu baten aurrean.

Dokumentuan, adibidez, tratu txar motak azaltzen dira (psikologikoa, fisikoa, ekonomikoa edo sexuala), bai eta tratu txarren emaile motak ere (etsai-izaerakoak, autoritarioak eta ekonomikoki mendekoak). Era berean, eta tratu txarrak jasan dituen pertsona batek izan ditzakeen seinaleak zehazten dira. Gainera, dokumentuak balio ematen dio adinekoei tratu ona emateari, errespetua, heziketa eta duintasuna bultzatuz.