Bilbok Gau Zuria ospatuko du asteburu honetan

0

Bilboko Udalak bultzatzen duen Gau Zuriak, bere distira guztia berreskuratuko du asteburuan, bere ohiko datetara itzulita.

Uriko ekitaldi hau berriro ospatuko da Bilboren fundazioaren 722. urteurrenean, ekainaren 17an eta 18an. Zehazki, esku-hartze artistikoak egingo dira, hiri-paisaia aldatzeko, eta Bizkaiko hiriburuko plazak, kaleak eta espazio esanguratsuak berriro apaintzeko.

Eskulturak, instalazio digital eta interaktiboak, usaintzeko paisaiak, abesbatzen emanaldiak eta formatu handiko joko tradizionalak egingo dira, besteak beste, uriko 26 lekutan: Enkarnazio eliza, Bilboko Eliz Arteko Museoa, Santiago katedrala, Arriaga plaza, Areatzako pasealekua, Gas plaza, Uribitarte pasealekua, Campo Volantín pasealekua, Bizikidetza plaza, Zabalgune plaza, Bilboko Elkarte Filarmonikoa, CRAI eraikina, Pedro Arrupe pasealekua, UPV/EHUko Bizkaia Aretoa, Abandoibarra etorbidea, Deustuko zubia, Euskalduna jauregia, Churruca kaia, Itsasmuseum, Ramón de la Sota kaia, Casilda Iturrizar parkea.

Horiei bi ikuskizun ibiltari gehituko zaizkie, uriko zenbait txokotan zehar, soinuz eta mugimenduz betetzeko.

Instalazioak 19:30etik 00:30era bisitatu daitezke. Gau Zuriaren programak eskuragarri daude dagoeneko Zabalguneko eraikinean eta Bilboko turismo-bulegoetan; programa horretan instalazio eta ibilbide guztiak daude zehaztuta.

    • Barruko espazioak sarrera librekoak dira, harik eta edukiera osatu arte.

 

 

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus