Eusko Jaurlaritzak enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 2022eko laguntza-plana aurkeztu die Oarsoaldeko enpresei

0

Eusko Jaurlaritzak gaur goizean aurkeztu die Oarsoaldeko enpresei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak enpresa txiki eta ertainentzako prestatutako 2022eko laguntza-plana. Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean antolatutako ekitaldia Oiartzungo Zinealdean egin da, eta eskualdeko 25 enpresa inguruk parte hartu du. Laguntzen aurkezpenaren ostean, enpresek networking egiteko aukera izan dute.

SPRI Taldeko Zuzendari Nagusi Aitor Urzelaik; Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria Leyre Madariagak; Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria Ana Camachok; BTI- Euskadiko Nazioartekotze Agentziako kontseilaria Ainhoa Ondarzabalek; Energiaren Euskal Erakundearen zuzendaria Iñigo Ansolak; Ihobeko teknikaria Iñigo Aizpuruk;  eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria Raul Perezek bakoitzari dagokion arloko programa zehaztu dute, enpresek beren beharretara ondoen egokitzen dena aurkitu dezaten. Ekitaldian Jesus Mari Martiarenak, Oarsoaldea Agentziaren lehendakaria eta Lezoko Alkatea, ere parte hartu du.

Enpresa Txiki eta Ertainentzako 2022ko laguntza-planak 74 programa biltzen ditu eta 600 milloi baino gehigoko aurrekontua du. Laguntza horien helburua da ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea, arreta berezia eskainiz Euskadiren garapen inklusibo eta jasangarriari. Aurten I+G+b programetara eta Trantsizio Energetikora bideratutako laguntzak Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako laguntza-programen % 70 baino gehiago dira.

Informazio gehiago: Katalogo digitala