IKASTAROA – Bisore geoEuskadi: errepaso osoa eta funtzionalitate berriak (2022/06/28)

0
PRUEBA

GeoEuskadi bisorea erreferentziazko tresna da, bereziki administrazioko teknikari askorentzat, askotariko mapak, ortoargazkiak eta informazio geografikoa kontsultatu eta horiekin lan egiteko. Bisoreak ibilbide luzea du zerbitzua ematen, batez ere administrazioko teknikari askori, lurraldea aztertzeko orduan, bere txosten eta proiektuetarako.

Zerbitzuan urte asko eman ondoren, oinarrizko funtzioak hobetu egin dira, eta, gainera, erabilgarritasunak gehitu dira, agian hain ezagunak ez direnak, informazio geografikoarekin lan egiterakoan egunerokotasuna errazteko pentsatuak, beste tresna konplexu eta espezifikoago batzuen erabileran prestatu beharrik izan gabe.

HELBURUAK:

Ikastaroan/tailerrean bisoreak dituen utilitate guztiak berrikusi nahi dira, eta, gainera, gehitu diren funtzionalitate berriak kontatu nahi dira, erabiltzaile guztiek tresnari ahalik eta etekin handiena ateratzeko aukera izan dezazuen.

Edukia:

  • Maparen gainean nabigatzeko tresnak.
  • Geruzen eta nire geruzen zerrendaren erabilera.
  • Geruzei buruzko informazioa eta atributuen taularako sarbidea.
  • Oinarrizko mapetarako eta ortoargazkien katalogorako sarbidea.
  • Kale-izendegia eta elementuen bilaketa.
  • Lurraren ereduak, altitude-datuak eta profilak.
  • Editatzeko tresnak.
  • Beste tresna batzuk: mapak gainjartzea, neurtzea, inprimatzea, deskargatzea.
  • Tekla azkarrak.
  • 3D.