Paziente pluripatologikoaren tratamendu integrala

0

Muskizko Osasun Zentroa paziente pluripatologikoari tratamendu integrala emateko proiektua garatzen ari da. Proiektu horren helburu orokorra da paziente horien zainketen jarraitutasuna bermatzea, Lehen Mailako Arretako taldearen eta pluripatologiako erizain erreferentearen jarduera dauden asistentzia-baliabideekin sistematizatuz.

Muskizek % 19,44ko zahartze-tasa du (zahartze-indizea Bizkaikoa baino puntu bat handiagoa da). Paziente pluripatologikoen prebalentziak, osasun-baliabideen eskaera handiak eta horien maneiu konplexuak asistentzia sanitario integrala eta koordinatua eskatzen dute maila asistentzial desberdinen artean eta, horretan, pluripatologiako erizain erreferenteak rol erabakigarria hartzen du. Pluripatologia duten pertsonetan minari aurre egiteko beharrezkoa da plangintza bat egitea eta horren barruan sartzea hezkuntza-alderdiak, sistema sanitarioak koordinatzea eta horietarako sarbidea, eta emaitzak kalitate-irizpideen arabera ebaluatzea.

Paziente pluripatologikoen arreta asistentzial integral, jarraitu eta pertsonarengan zentratuak beharrezko estrategiak finkatzea ahalbidetzen du, jardun-esparru bat ezarriz baliabideak arrazionalizatzean eta erabiltzaileari asistentzia-kalitatean eraginkortasun handiagoa eta segurtasun handiagoa eskaintzean. Horrela, birlarriagotzeak gutxitzen dira, pazienteen erosotasuna hobetzen da eta berringresuen kopurua murrizten da.

Horregatik, paziente-tipologia horretan asistentzia sanitarioa koordinatzeak, pazienteen premiak kudeatzeak eta etxeko birlarriagotzeak kontrolatzeak zainketen jarraitutasuna ziurtatuko du.

Proiektua erizainek gidatzen dute, Lehen Mailako Arretako taldeko profesional guztiek osatzen dute eta zeharkakoa da: erizaintza, medikuntza eta administrazio-arloa.

Mónica Monge Lehen Mailako Arretako Erizaintzako arduraduna eta Igone Lobato pluripatologiako erizain erreferentea dira proiektuko buru.