Arrizabalek ibilgailu elektrikoaren aldeko apustua egin du garbiketa sektorean

0

Arrizabal Elkartea 1983an sortu zen Elgoibarren. Gaur egun 10 profesional ditu plantillan enpresak, eta hainbat sektoretarako makineriaren salmenta eta mantentze-lanen zerbitzua eskaintzen du, adibidez: eraikuntza sektorerako, lorezaintza, bide-garbiketarako, hondakinen tratamendurako, konpostajerako, errepideen mantentze-lanetarako, eta hondartzak eta udal-ekipamenduak mantentzeko. Arrizabalen bazkide fundatzaileak, Javier Arrizabalaga Ansolak, nabarmendu duenez, “gure bezeroei aholkularitza guztiz pertsonalizatua ematen diegu, proiektu bakoitzerako makineria egokia eskainiz”.

Bere jarduera-eremua Euskadin, Nafarroan, Kantabrian eta Errioxan oinarritzen da, eta bere bezeroen artean erakunde publikoak ditu, hala nola udalak, aldundiak, eskualdeko gobernuak, enpresa pribatuez gain. Gainera, bere partner eta hornitzaileen artean Hako, Goupil, CMAR edo DFSK bezalako lehen mailako enpresak daude.

Duela “20 urte baino gehiago” ibilgailu elektrikoaren (kamionetak, ekortzeko makinak, xurgagailuak…) aldeko apustua egin zuen Gipuzkoako enpresak. Izan ere, “aitzindariak izan gara arlo horretan Euskadin”, Javier Arrizabalagak nabarmendu duenez. Aukera horrekin, bere bezeroek % 40 inguru aurreztu dezakete gastu operatiboetan, zero emisio lortzeaz eta soinu-inpaktua erabat murrizteaz gain.

Ibilgailu elektrikoen eskaintzari dagokionez, nabarmentzekoak dira lorezaintzarako, bide-garbiketarako eta hiri-hondakinak biltzeko Goupil gama, hainbat edukierako litio edo berunezko bateriak dituena. Arrizabalen eskaintzaren beste adibide nabarmen bat Urbaclic edukiontzi mugikorrak dira, garbigune mugikor gisa erabil daitezkeenak eta erdi-atoien traktore elektriko baten bidez garraiatzen direnak. Etorkizunari begira, enpresaren helburua oso argia da: “Teknologia berrienak dituzten konponbideen ekoizle izaten jarraitu nahi dugu, berrikuntza eta kalitatea oinarri bezala hartuta”, adierazi du enpresaren bazkide sortzaileak.

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.