Berdintasuna sustatzeko egindako lanaren berri eman du Emakundek Parisen

0

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak hiri jasangarriei buruzko URBACT City Festival 2022 (#URBACTfest) nazioarteko topaketan parte hartu zuen Pantin-en (Paris Handian). Mintegi hori Europar Batasuneko Frantziako Lehendakaritzapean eta URBACT programa europarraren esparruan antolatu zen, hiri-garapen iraunkorra sustatzeko herrialdeen arteko trukea eta ikaskuntza helburu zituelarik. Topaketan Europar Batasuneko herrialde gehienetatik bertaratutako 500 profesionalek baino gehiagok hartu dute parte.

Emakundek ezagutzera eman du egiten duen lan aintzindaria, EUDELekin eta euskal udalerriekin elkarlanean toki-eremuan berdintasun-politikak sustatzeko egiten duen lana bai eta kontratazio publikoan eta hirigintzaren eta ingurugiroaren eremuan, beste erakunde batzuekin lankidetzan, genero-ikuspegia txertatzeko egiten duena ere. Era berean, topaketan Berdintasunezko Hiriei buruzko Txostena aurkeztu da; bertan Beldur Barik ekimena aipatzen da praktika on gisa y baliabideen artean Virginia Woolf Basqueskolako Tokiko emakume hautetsien harrerarako eskuliburua.