Osasun sailak berretsi du beharrezkoa dela prebentzio neurriak hartzea tenperatura altuen aurrean

0

Osakidetzak, asteartetik, beroarekin zerikusia izan duten berrogeita hamar bat larrialdi-jarduketa egin ditu

Osakidetzako Larrialdien Zentro Koordinatzaileak, azken lau egunotan, Euskadin tenperatura altuengatiko alerta egon den egunotan, 50 pertsona ingururi eman die arreta beroaren ondorioz.  Gehienak Gipuzkoan eta Bizkaian izan dira (22 eta 18, hurrenez hurren). Hori horrela, Osasun Sailak azpimarratu du beroaren eta eguzkiaren aurrean babesteko prebentzio-neurriak hartzeko.

Ura etengabe edatea, eguzkitan egotea saihestea eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan, izerditan jarriko zaituen ahalegin fisiko handirik ez egitea bero handieneko orduetan eta bereziki adineko eta adingabeekin kontuz ibiltzea dira Osasun Sailak eta Osakidetzak 2022rako beroaren ondorioak prebenitzeko prestatu duten Planean jasotzen diren gomendioetako batzuk.

Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/78273