Euskadik Nafarroko suteak itzaltzeko lanetan lagunduko du

0

    • Euskadiko hiru lurraldeetako suhiltzaile-etxe nagusietako berrogeita hamar bat suhiltzailek laguntza logistikoa emango dute in situ

 

Euskadi Nafarroako suteak itzaltzeko lanetan laguntzen hasiko da gaur goizean, horretarako, hiru lurralde historikoetako suhiltzaile-etxe nagusietako berrogeita hamar bat profesional eta 17 bat ibilgailu jarriko ditu.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako teknikari batek koordinatuta, hiru foru-aldundietako, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Udaletako eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendiko Brigada batuko zaie sua itzaltzeko operatiboari.

Dispositibo zabala Nafarroako Garesen kokatuta dagoen Aginte Postu Aurreratura hurbildu da, eta bertatik koordinatuko da foru-erkidegoko suhiltzaileekin.