Marian Olabarrietak berretsi du Eusko Jaurlaritzak ONCE Euskadirekin duen konpromisoa: «Jarrai dezagun koordinatuta lan egiten, bizi nahi dugun eta merezi dugun gizarte inklusiboa izateko»

0

    • Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak ONCEren talde sozialaren Egunean parte hartu du, EAEn; gaur izan da, Guardian 

 

Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak bat egin du, gaur, EAEko ONCE talde sozialaren Eguneko ekitaldiekin; Guardian ospatu da eguna.

Olabarrietak nabarmendu du erakunde horren giza taldeak funtsezko lana egiten duela “itsuen eta beste desgaitasun batzuk dituzten pertsonen gizarte-inklusiorako, lan duina eta, hala, independentzia ekonomikoa eta autonomia bermatzen diezuenen inklusiorako”, esan du.

Modu berean, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak ospatu du “ONCE Euskadiren eta Eusko Jaurlaritzaren artean beti izan den elkartasun naturala”, eta Gobernuak “bizi nahi eta merezi dugun gizarte inklusiboaren alde lanean koordinatuta egiten jarraitzeko” konpromisoa berretsi du.