Design Research Society delakoaren DRS2022 kongresua antolatuko da Bilbon

0
PRUEBA

Ekainaren 25etik uztailaren 3ra, bi urterik behin antolatzen den Design Research Society delakoaren DRS2022 kongresua antolatuko da Bilbon. Europako sozietate akademikorik zaharrena da, eta askotariko alorretako diseinu-prozesua aztertzen eta ikertzen jarduten du.

Bilboko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Arkitekturako Goi-mailako Eskola Teknikoaren bitartez, mundu osoan entzutetsua den ekitaldi hau antolatuko dute, mundu osoko unibertsitaterik onenetako batzuekin lehian. Epaimahaiak bereziki baloratu zituen hiriaren ekarpena eta inplikazioa. Aurreko edizioak honako leku hauetan antolatu ziren, besteak beste: Londres, Brisbane, Lisboa, Montreal eta Bangkok.

Kongresuaren egitarauan, mundu osoan entzutetsuak diren hiru hitzaldi egongo dira elikaduraren, hiri-habitataren eta ekosistemen gainean. Bestalde, honako hauek bilduko dira bertan: 40 workshop baino gehiago, Fringe jaialdi bat eta euskal unibertsitate-esparrua nazioarteko entitate akademikoekin harremanetan jarriko duten 5 Lab, non Bilborentzat oso garrantzitsuak diren erronkak jorratuko diren. Nahiz eta egoitza nagusia Bizkaia Aretoa izan, beste espazio batzuetara ere hedatuko da jardunaldia, hala nola Guggenheim Museoa, Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbao, IED Kunsthal eta Zabalguneko eraikina.

Kongresuan parte hartuko duten munduko erreferenteen artean daude, besteak beste, Christos Passas, Zaha Hadid Architects delakoaren zuzendaria; Entresitio estudioko María Hurtado de Mendoza (Bogotako memoriaren museoa egiten ari da); Samantha G.R. Jenkins artista zibernetikoa (Cyborg Foundation delakoaren sortzaileetako bat); Moon Ribas artista; Sonja Stummerer eta Martín Hablesreiter diziplina anitzeko arkitektoak (biak hemengoak: honey & bunny) eta Andoni Luis Aduriz sukaldaria. Kongresuan, halaber, atzerriko erakunde akademikoekin harremanetan jartzeko aukera emango zaio diseinuaren euskal ekosistemari, honako hauekin, esterako, Bostongo MIT, Londresko UAL eta TUDelft.

Bilboko Udalaren kasuan, dagoeneko ospatzen ari diren beste ekitaldi batzuekin egingo du bat, eta, horrela, nazioarteko hitzordu garrantzitsuak berreskuratuko dira pandemiaren ostean. «Aurtengo edizioan —azaldu dute— parte-hartzearen marka guztiak hautsiko ditugu; izan ere, 750 parte-hartzaile baino gehiago bilduko dira, eta horietatik 550 aurrez aurre etorriko dira ekitaldira. DRS ekimenaren bi urteko konferentziari esker, diseinuaren ikerketak datozen urteetan izango duen ikuspegi akademikoa eta ikertzailea definitzen da. Lan- eta ikerketa-esparru horretan, edozein giza produktu artifizialen diseinu-metodologia eta -prozesuak aztertzen dira, zentzu zabalean ulertuta eta gizakien sorkuntzaren edozein sorkuntza edo aurrerapen kontuan hartuta»

Euskal Herriko Unibertsitateari (EHU) dagokionez, honako hau azaldu du Juan Sádaba Arkitekturako Goi-mailako Eskola Teknikoko irakasleak: «Ez da soilik ‘diseinua’, estetikarekin edo arteekin zerikusi estuagoa duten jarduerei lotuta ulertu ohi dugun bezala, natura-zientziek naturala dena ikertzearen baliokidea baizik, ‘artifiziala’ den horren ikerketara eramanda».

Hauxe gehitu du: «Euskal Herriko Unibertsitateari zein Arkitekturako Goi-mailako Eskola Teknikoari eta Arte Ederren Fakultateari dagokienez, zeinak parte hartu duen, bai eta ingeniaritzako diziplinei dagokienez ere, aukera paregabea da ezagutza propioaren ikerketa eta transferentziaren esparru bat aurkitzeko. Sarritan diziplina horiek ez dute natura-zientziek edizio indexatuetan ikertzeko edo argitaratzeko duten erraztasun bera. Hain zuzen ere, Design Research Society da ‘Design Studies’ argitalpenaren editorea, hau da, diseinuaren munduko lehenengo argitalpen indexatua».

DESIGN RESEARCH SOCIETY

Design Research Society sozietate zientifiko eta akademiko bat da, eta diseinuaren ikerketa garatzea eta sustatzea du xede. Gainera, 900 bazkide baino gehiago ditu. Bestalde, alor ugaritan, diseinuaren prozesua ikertzeko eta aztertzeko diziplina anitzeko udal-sozietaterik zaharrena da. Diseinuaren esparru guztietan ikerketa eta erudizioa sustatzeko eta bultzatzeko jarduera ugari garatzen ditu, besteak beste, argitalpenak editatzea, hitzaldiak eta sinposioak antolatzea eta ekitaldiak babestea.

Informazio gehiago eta kongresuaren egitaraua, hemen: https://www.drs2022.org/