Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak gaur eguerdian aurkeztu du Legebiltzarrean apirilaren 7an ganbara horretan bertan sinatutako Hezkuntza Hitzarmenari lotuta Hezkuntza Sailak bultzatuko dituen jardueren egutegia. Testu hori etorkizuneko Hezkuntza Legearen oinarri bihurtzeko konpromisoa hartzeaz gain, alderdi sinatzaileek datozen urteetan garatu beharreko hainbat neurri zehatz adostu zituzten; zehazki, 43 ekintza, gaur egun Euskal Hezkuntza Sistemak dituen erronkei erantzuteko.
Dokumentuak jasotzen duen eran –“aurtengo Legebiltzarreko bilkura-aldia amaitu baino lehen, Hezkuntza Sailak lehen seiurtekoan egingo diren jardueren denboralizazioa aurkeztuko du”– Bildarratzek datozen 12 urteetan garatuko diren ekintza nagusiak identifikatu ditu. Neurri horiek etorkizuneko Hezkuntza Legearen funtsezko alderdiak gauzatuko dituzte. Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordea eta Xabier Aizpurua Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea izan ditu lagun Bildarratzek lan honetan.
Barne-hausnarketaren emaitza, eta urteetan jasotako ezagutzan, esperientzian eta konpromisoan oinarrituta, Hezkuntza Sailak apustu sendoa egiten du euskal hezkuntza-sistema aurrerakoia, integratzailea, berdintasunezkoa, arrakastatsua eta kalitatezkoa indartuko duen esparru berri bat bultzatzearen alde.
Legebiltzarrean aurkeztutako ekintzak 2022tik 2028ra bitarteko plangintza batean daude jasota. Aldian-aldian, Hezkuntza Sailak aurreikusitako egutegiaren bilakaeraren berri emango die akordioa sinatu duten legebiltzar-taldeei.
Lau jarduera-eremu
Eusko Jaurlaritzaren dokumentuan jasotako neurriak lau eremu bereizitan kokatzen dira:
-
- Euskal Hezkuntza Sistemaren planifikazio estrategikoa
-
- Gobernantza eta parte-hartzea
-
- Ekitatea eta segregazioaren aurkako politikak
-
- Eraldaketa pedagogikoa
Eremu horietako bakoitzaren bitartez, Euskal Hezkuntza Sistema hobetzeko, antolatzeko eta orekatzeko beharrezko elementuez hornitzeko estrategikotzat jotzen diren ekintza eta garapenei heltzen zaie.
1.- Plangintza estrategikoa
2022ko 3. hiruhilekorako aurreikuspena
-
- Hezkuntza-itunen hurrengo seiurtekoa berritzea.
2022ko 4. hiruhilekorako aurreikuspena
-
- Euskal hezkuntzaren zerbitzu publikoa: funtzionamendua eta printzipioak birformulatzea.
-
- Eskola-plangintza eta hezkuntza-itunak: araudia eguneratzea.
-
- Itunpeko ikastetxeak gizarte-intereseko zentro gisa aitortzea, Administrazioaren ikastetxeen antzeko irizpideekin.
2023ko 2. hiruhilekorako aurreikuspena
-
- Ikastetxeei langileak eta beharrezko baliabideak esleitzeko programa-kontratuak.
-
- Haurreskolak indartzea, eskaintza unibertsaleko, kalitatezko eta doako zerbitzua.
2024ko 2. hiruhilekorako aurreikuspena
-
- Eskola publikorako Plan estrategikoa.
-
- Euskal Eskola Publikoaren Kontseilua: eratzeko araudia onartzea.
-
- Ikastetxe publikoen autonomia: arau-esparrua sustatzea.
-
- Ikastetxe publikoetan irakasleen plazen profilak definitzea.
-
- Ikastetxe publikoetako zuzendaritzei buruzko araudia: eguneratzea.
-
- Zentroen publifikazioa: arauen garapena.
2.- Gobernantza eta parte-hertzea
2024ko 2. hiruhilekorako aurreikuspena
-
- Informazio, orientazio eta laguntza bulegoak sortzea, ikasle kalteberentzako batik bat.
-
- Udalerrietako edo eskualdeetako bulegoak gaitzea: aurreinskripzio telematikoa eta matrikulazio-prozesuak.
-
- Udalerriko edo barrutiko hezkuntza-eskaintzaren plangintzari buruzko proposamenak; eskolatze inklusiboagoa lortzeko irizpideak eta neurriak proposatzea.
3.- Ekitatea eta segregazioa
Zenbait abian daude, eta gainerakoak 2022-23 ikasturtean zehar
-
- Eskola-segregazioaren aurkako ituna,
-
- Ikasleen onarpenari buruzko araudia eguneratzea.
-
- Berandu eskolatu diren ikasleen eskolatzea
-
- Jarduera osagarri eta eskolaz kanpokoetarako beka eskaintza
-
- Eskola ordutegi zatitua finkatzea, baimendutako salbuespenetan izan ezik.
-
- HKI (hezkuntza konplexutasunaren indizea) izaera publikoz arautzea.
-
- Ikastetxeei baliabide ekonomikoak eta pertsonalak bereizita esleitzeko mekanismoak, daukaten HKIaren arabera.
-
- Proiektu integralak hezkuntza-konplexutasunaren indize handiena duten ikastetxeetan, eta berariazko langileak hornitzeko mekanismoak arautzea.
-
- Hezkuntza Premia Berezietako ikasleei buruz indarrean dagoen araudia eguneratzea.
-
- ISEI-IVEIren urteko plana.
-
- Eskola plaza baten kostuari buruzko azterlan bat sustatzea.
-
- Irakaskuntzaren doakotasuna bermatzeko beharrezkoak diren kontrol-mekanismoak aktibatzea.
-
- Jarduera osagarriak edo zerbitzukoak kobratzea.
-
- Auditoria itunpeko ikastetxeei.
4.- Eraldaketa pedagogikoa
-
- Digitalizazio-plan bat egitea eta garatzea (2022ko 2. hiruhilekoa, ggb)
-
- Hezkuntza eleaniztuneko esparru bat egitea (2023ko lehen hiruhilekoa, ggb)
-
- Curriculum dekretuak birformulatzea (2023ko 2. hiruhilekoa, ggb)
-
- Hezkuntza Eraldatzeko Plana egitea eta garatzea (2023ko 2. hiruhilekoa, ggb)
-
- Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa sortzea (2023ko 2. hiruhilekoa, ggb)
-
- Ikuskaritzaren planak orientatzea (2023ko 2. hiruhilekoa, ggb)
-
- Ebaluaziorako eta ikerketarako esparru propioa (2023ko 2. hiruhilekoa, ggb)
-
- Euskararen Ikaskuntzarako Institutua sortzea (2024ko 2. hiruhilekoa, ggb)
Hezkuntza Sailak epe ertain eta luzerako konpromiso eta lorpenenak ezarri ditu, hauek duten anbizio eta konplexutasunagatik. Ibilbide horretarako, funtsezkoa da hezkuntza-sistemari egonkortasuna eta lasaitasuna ematea, Hezkuntza Lege baten bidez, Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean aurkeztutako jarduerak benetan garatzeko eta lortzeko.