120.000 euro Lanbide Heziketako ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzeko

0
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketarako agindu bat onartu du gaur. Agindu horren bidez laguntzak emateko deialdia egiten da 2022-2023 ikasturtean Lanbide Heziketako ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzeko.

120.000 euroko zenbatekoa duen agindu honen xedea da, itunpeko ikastetxeei laguntzak deitzea Oinarrizko Lanbide Heziketako, Erdi Mailako edo Goi Mailako heziketa zikloetako 2. mailan dauden ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzen duten proiektuak garatzeko. 3 urteko iraupena duten Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen kasuan, deialdi hau 3. mailako ikasleei bakarrik zuzenduko zaie.

Laguntza hauen onuradun izateko, ikasleen artean kultura ekintzailea sustatuko duen proiektu bat garatu beharko dute ikastetxeek. Proiektu horren jardueren artean, ikasleek egin beharreko enpresa-simulazioko jarduerak egon beharko dira.