Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, hezkuntza-itunak berritzeko eta hezkuntza-itunaren araubidean sartzeko deialdia egiten duen Agindua, unitate zehatzak zehaztuz, bai eta laguntzako langile osagarriak ituntzeko ere, 2022-23 ikasturtetik 2027-2028 ikasturtera arte indarrean egongo dena.
Agindu berriak 679.331.828,09 euroko hasierako diru-kopurua du 2022-2023 ikasturterako, indarrean dauden moduluen arabera kalkulatuta, eta 2021-2022 ikasturtean itunduta dauden gela kopuru bera aintzat hartuta. Baina hezkuntza-itunetan izan daitezkeen aldaketen baitan, kopuru hori ere aldatu egin daiteke.
Agindu honen bidez, Hezkuntza Sailaren helburua da itunak gizarte-testuinguru berrira egokitzea, jaiotza-tasaren bilakaerak eta hezkuntza-premia aldakorrek aurreko irizpideetako batzuk egokitu eta eguneratzea eskatzen baitute.
Hezkuntza-itunen araubideak aukera ematen du derrigorrezko eta doako oinarrizko hezkuntzarako eskubidea gauzatzeko ikastetxe pribatuetan. Eskubide hori bermatzea botere publikoei dagokie, funts publikoak esleituz eta hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoan oinarrituta, eta hura garatzen duen gainerako araudian jasotakoa aintzat hartuz. Araubide horrek, halaber, ikastetxe horietan derrigorrezkoa ez den hezkuntzarako sarbidea errazten du, betiere araudi erregulatzailean ezarritako preskripzioetara egokitzen badira.
2021-2022 ikasturte honen amaierarekin batera amaituko dira egungo hezkuntza-itunen indarraldiko sei ikasturteak (2016-2022). Beraz, 2022-2023 eta 2027-2028 bitarteko ikasturteetarako honako prozedura hauen deialdia egiten da:
-
- Itunak berritzea.
-
- Hezkuntza-itunen araubidean sartzea.
-
- Laguntzako langile osagarrien koordinazioa.
Deialdi honen bidez, hezkuntza-etapa hauetako irakaskuntzak itundu ahal izango dira: Haur Hezkuntzako bigarren zikloa; Lehen Hezkuntza; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako; Batxilergoa; Lanbide Heziketako oinarrizko mailako, erdi-mailako eta goi-mailako zikloak; Lanbide Heziketako espezializazio-ikastaroak; eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntzak.
Agindu berriak dituen berritasun nagusien artean, hauek dira nabarmentzekoak:
-
- Talde bat ituntzeko gutxieneko ikasle kopurua murriztea (etapa hasieran)
-
- Haur eta Lehen Hezkuntza: 17 ikasletik 13ra
-
- Talde bat ituntzeko gutxieneko ikasle kopurua murriztea (etapa hasieran)
-
- Gelak bikoizteko erraztasuna:
-
- 26-27 ikaslerekin: bigarren irakaslea. Irakaskuntza partekatua (kodozentzia)
-
- 28tik aurrera: gela bikoiztea (orain arte 34rekin bikoitzen zen)
-
- Gelak bikoizteko erraztasuna:
-
- Udalerriko gela bakarra bada: taldea 11 ikaslerekin osatuko da
-
- Hezkuntza Konplexutasunaren Indizeko (HKI) ikasle kopuru jakin bat duten ikastetxeetan:
-
- 8 ikaslerekin osatzen da taldea (Haur eta Lehen Hezkuntza), eta 12rekin DBHn,
-
- Ikasleak gehienez: 2 urterekin 18; 23 Haur eta Lehen Hezkuntzan; eta 25 DBHn
-
- Hezkuntza Konplexutasunaren Indizeko (HKI) ikasle kopuru jakin bat duten ikastetxeetan:
-
- Hezkuntza Laguntzako espezialistak eta Eskolatze osagarriko programak ituntzea
Azken puntuari dagokionez, adierazi beharrekoa da Agindu berriak deialdi bakar batean bateratzen duela hezkuntza-laguntzako arreta espezifikorik eta hezkuntzako desberdintasunen konpentsaziorik behar ez duten ikasleentzako irakaskuntzen ituna, horietako laguntzaren bat behar duten ikasleenarekin. Beraz, deialdi honek barnean hartzen du hezkuntza-laguntzako eta hezkuntzako desberdintasunak konpentsatzeko behar espezifikoei laguntzeko langile osagarriak hitzartzea.