AEAren Mundu Eguna

0

Gaur, ekainaren 21ean, EEGko ESIak bat egin du #LuzporlaELA sentsibilizazio-kanpainarekin, eta berdez argiztatu du Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko eskailera kiribila. AEA (alboko esklerosi amiotrofikoa) edozein pertsonak eta familiak izan dezakeen gaixotasun suntsitzaileenetako bat da, ziur asko. Horregatik, ezinbestekoa da ikusgarri egitea eta gizarteak ulertzea zeri egin behar dioten aurre gaixoek eta familiek, diagnostiko larri horren aurrean.

Horregatik, 2018az geroztik, ADELA BIZKAIA Bizkaiko Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Elkarteak eta ConELA osatzen duten estatu mailako pazienteen elkarte guztiek #LuzporlaELA sustatzen dute.