Bidebarrieta Kulturgunean ospatuko da ostegunean Bizkaiko Elkarte Artistikoak antolatutako errezitaldi poetiko musikala, “Todo Blas de Otero” izenburupean

0
PRUEBA

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunean ospatuko da ostegunean, HILAK 23, Bizkaiko Elkarte Artistikoak antolatutako errezitaldi poetiko musikala, “Todo Blas de Otero” izenburupean.

Saioa 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Urtero bezala, Bizkaiko Elkarte Artistikoak antolatzen du errezitaldi hau ikastaroari amaiera emateko. Ekitaldian, Blas de Otero poeta bilbotarraren poemak irakurriko dira, taldeko rapsoden eta poeten eskutik, Fernando Estevez pianistak eta Coro Poético Abesbatzak lagunduta.

Bizkaiko Elkarte Artistikoa 1945ean sortu zen, eta egoitza Bilbon izan zuen Bizkaiko lehenengo kultur elkartea izan zen. Margolari, poeta, rapsoda eta arte zale askok osatzen dute. Jarduera erakusketen, hitzaldien, errezitaldien, poesia solasaldien eta liburuen aurkezpen ekitaldien antolakuntzan zentratzen da, besteak beste.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

    • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

 

    • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTubeko kanalean.

 

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus