Euskadiko Babes Zibileko Batzordeak Bizkaiko eta Arabako foru-planen eguneraketaren aldeko txostena eman du

0

    • Eguneratze horiek dakarte planak azken xedapen arau-emaileetara egokitzea

 

Euskadiko Babes Zibileko Batzordeak ezohiko bilera egin du Gasteizen Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea buru dela, eta Arabako eta Bizkaiko foru-planen eguneraketaren aldeko txostena eman du, planak azken xedapen arau-emaileetara eta azken urteotan gertatutako larrialdietan metatutako esperientziara egokitu ondoren.

Bestalde, oniritzia eman zaio BAKELITE (Lantaron), SOFIAM (Iruña Oka) eta OXINORTE (Barakaldo) enpresen arrisku kimikoarekin lotutako Kanpoko Larrialdi Planen eguneraketari eta berrikusketari ere.

Azkenik, Euskadiko Babes Zibileko planak adostasuna adierazi dio pandemia batek eragindako osasun publikoko larrialdi bati aurre egiteko Babes Zibileko Plana (LABI) ezartzeko protokoloari ere, kontuan hartuta plan horren helburu nagusia dela, COVID 19ak eragindako krisian lortutako esperientziatik abiatuta, erakundeen arteko erantzuteko ahalmena hobetzea bizitakoaren moduko edo antzeko beste osasun-egoera bat gertatzen denerako.

Euskadiko Babes Zibileko Batzordea erakundeen arteko organo bat da, eta bertan Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Osasun Saila, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila, Lehendakaritza, hiru foru-aldundiak, Eudel–Euskadiko Udalen Elkartea eta Estatuak EAEn dituen ordezkariordetzak daude.