Lehendakaria Saxoniako (Alemania) Legebiltzarreko ordezkaritza zabal batekin bildu da, Euskadin bisitan baitago. Alemaniako ordezkaritzak Euskadiko industria eredua ezagutzeko helburuarekin antolatu du bidaia. Zehazki, Lehendakariak Eskualde Garapeneko Batzordeko kideak hartu ditu. Bilera eguerdian egin da Lehendakaritzan, eta bertan Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Europako Gaietarako zuzendari Mikel Anton ere izan dira .