Udako solstizioa ospatzeko helburuz, bihar, sanjoan bezpera eguna, suaren inguruan hainbat festa izango dira txoko desberdinetan. Hala, Urrestillako eta Oñatzeko festak dira sua egingo da plazan.
Plazako ekitaldia
Bihar, ekainak 23, 22:00etatik aurrera, Juan Antxieta Musika eskolak antolatutako ekitaldia, sua eta tradizioan oinarrituta egongo da eta gaur berezi horretan. Bertan, Luis Beltza dantza suelto eskolako haurrek eta Musika eskolako kideek alaituko dute giroa.
Urrestillako festetako egitaraua
Ekainak 23, San Joan bezpera
18:00. Lore sorta tailerra.
21:00. Pregoia eta festen hasierako suziria.
Ondoren, herri afaria.
00:00. San Joan zuhaitza sartzea.
00:30. San Joan sua piztu eta haren bueltan dantzaldia egingo dute.
Ondoren, Laket taldearekin erromeria.
Ekainak 24, San Joan eguna
09:00. Diana, herriko txistulariekin eta trikitilariekin.
11:45. Azpeitiko Udal Musika Bandaren kalejira.
13:00. Buruhandiak.
17:30. Iago Magoren emanaldia.
21:00. Gazte afaria.
22:15. Kontzertuak: No Place, Fan&Go eta BassAgain.
Ekainak 25, San Joan Txiki
12:30. Sagardo dastaketa eta bazkaria.
14:00-14:45. Mus txapelketarako izen ematea.
15:15. Mus txapelketa.
16:00. Puzgarriak.
17:30. Merienda.
19:00. Trikipoteoa.
21:00. Luntxa.
22:15. Kontzertuak: Displasy, Zopilotes Txirriaos eta Erroka.
Ekainak 26, San Joan hirugarrena
17:00. Umeentzako jolasak.
18:30. Patata tortilla lehiaketa.
19:00. Areto dantzak, AGL eskolakoen eskutik.
20:30. Afari merienda.
Ondoren, zuhaitzaren entierroa.