Asurtzuko aztarnen atzetik

0
Urteak dira Antxieta Arkeologia taldeko kideak Asurtzun – Erlo inguruan- sator batek ateratako aztarnak aurkitu ostean, lanean ari direla. Orain artean bilatutako aztarna interesgarriek bultzatuta, pauso bat gehiago eman eta Valladolideko Unibertsitatearekin elkarlanean indusketa eremu zabalean egitea adostu zuten udalarekin.

Hilaren hasieratik ari dira indusketak egiten Manuel Rojo Guerra da indusketaren zuzendari tekniko-zientifikoa. Bera Valladolideko Unibertsitateko Historiaurrea, Arkeologia, Gizarte Antropologia eta Zientzia eta Teknika Historiografikoak Saileko katedraduna da. Ondoan du, Izaro Quevedo Semperena Historiaurrea, Arkeologia, Gizarte Antropologia eta Zientzia eta Teknika Historiografikoak Saileko doktoratu aurreko Gaztela eta Leongo eta Juntako eta Europako Fondoetako ikerlariaere. Bi horien zuzendaritzapean 12 lagun ari dira Asurtzuko inguruetako lanketa egiten.