Bizkaiko Foru Liburutegia Euskadiko Liburutegi Sisteman integratzeko hitzarmenari aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak

0

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde Andoni Iturbek eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatua Lorea Bilbao Ibarrak gaur aurkeztu dute Bizkaiko Foru Liburutegia Euskadiko Liburutegi Sisteman Integratzeko hitzarmena. Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak beste liburutegi-erakunde batzuekin lankidetzan jardungo du, bere funts bibliografikoa Bilgunean sartuz, hau da, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Euskadiko liburutegien katalogo kolektiboan.

Bizkaiko Foru Liburutegiak ondare aldetik balio handiko obrak eskaintzen dizkio Bilguneari, hala nola inkunableak edo hainbat egileren bilduma zabala, hala nola Martín de Azpilcueta, Bartolomé de Carranza, Alonso de Ercilla y Zuñiga, Esteban de Garibay y y Zamalloa, Pedro de Ribadeneyra, Baltasar de Echave, Antonio de Gaztañeta Padre Henao, Manuel de Larramendi, Antonio de Capmany, Antonio de Capmany, Nicolás de Arriquibar, Valentín de Foronda, José Antonio Ibáñez de la Renteria, José Francisco de Isla, José Joaquín de Landazuri, Juan Antonio Llorente, José de Mazarredo, Greziar eta latindar klasikoak eta abar luze bat.

Gaur aurkeztu den hitzarmen honen bitartez Euskadiko Liburutegi Sistemako Liburutegiek mugarik gabe erabili ahal izango dituzte proiektu honen ondorioz sortzen diren datu baseetako erregistroak, beti ere irabazteko asmorik gabe egiten badute.

Andoni Iturbe Kulturako sailburuordeak nabarmendu duenez, “digitalizazioa geratzeko eta izaera hibridoko kudeaketa- eta zerbitzu-ereduetara bideratzeko iritsi den testuinguru honetan, katalogoen konexio kolektiboa giltzarria da, herritarrei zerbitzu hobea eskaintzen lagundu behar diguna eta, hedaduraz, irakurketarako sarbidea erraztu behar diguna. Azken batean, ezagutza berriak eskuratzea sustatzea eta, ahal bada, kulturaren demokratizazioa bultzatzea”.

Lorea Bilbao Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatuak aipatu duenez, “hitzarmen honen bidez, Bizkaiko Foru Liburutegiak balio handiko obrak erakusten ditu. Akordio hau erakundeen arteko lankidetzaren seinale da. Bilguearen parte izateak gure funtsak erakusleiho batean jartzea esan nahi du, Bizkairako hedapen handiagoa suposatzen du eta, aldi berean, Bilgunea aberasten du”.

Euskadiko Liburutegien Bilgunea Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat erakunde publiko eta pribatuetako bibliografia funtsek osotutako katalogo kolektiboa da. Gaur egun hiru milioi erregistro baino gehiago biltzen ditu. Besteak beste Eresbil, Euskaltzaindia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Sancho el Sabio Fundazioa, Euskadiko Filmategia edo eta Labayru Ikastegiaren funtsak biltzen ditu.

Hitzarmenak ez du kontraprestazio ekonomikorik ezta diru gasturik sortuko eta lau urteko iraupena izango du. Edozein unetan beste lau urterako luzatu ahal izango da aldeek horrela erabakitzen badute. Akordioaren jarraipena egiteko jarraipen batzorde misto bat osotuko da Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko bina kiderekin.