Azpeitiko Udalak 550.000€ko dirulaguntza lerroa jarri berri du abian Sustapen Ekonomikorako. Horren bidez, Herriko ehun ekonomikoa sustatu eta sektore desberdinak laguntzea da helburua. Aurtengo berrikuntza nagusienetariko dat garraiolarien sektoreko autonomoei eta 20 langiletik beherako enpresei bideratutako laguntza da. Lehengaien eta erregaien prezioen igoerak garraiolarien ekonomian izan duen eragina aintzat hartuta erabaki du udalak, aurten, sektore hori laguntzeko oinarriak egokitzea. Izan ere, urtez urte, egoera aztertu eta beharretara egokitzeko ahalegina egin ohi da.
Urtarriletik ekainera bitartean 5.000 eurotik gorako erregaiaren kontsumoa izan duten garraiolariei zuzendutako laguntza da. Horiek, 1.500€ ko dirulaguntza emango zaie. Eskaera egiteko epea urriaren 31a bitartean izango da zabalik. Informazioa, aholkularitza eta tramiteetarako laguntza behar izanez gero, Azpeitia Berritzen edo Iraurgi Berritzenera ere jo daiteke.
Azpeitia Berritzen: 943-15 71 83 edo iazpeitiaberritzen@azpeitia.eus
Iraurgi Berritzen: 943-02 60 69 edo info@iraurgiberritzen.eus