Txuri Berri Curling taldeari harrera

0

Donostiako Udalak Txuri Berri Curling taldeari harrera egin dio gaur arratsaldean. Ekitaldia Donostiako Udaletxeko Harrera gelanizan da eta, bertan, parte hartu dute Donostiako jarduneko alkate Nekane Arzallusek eta udal talde guztietako hainbat ordezkarik.

Donostiako jarduneko alkate Nekane Arzallusek Udalaren izenean oroigarria eman die Oihane Otaegi eta Mikel Unanue Txuri Berri Curling-eko ordezkariei eta kide guztiak zoriondu ditu denboraldiko lorpenengatik.

Nekane Arzallusek honakoa azpimarratu du: «Azkeneko sei urteetan podiumetik jaitsi ez dez cluba dugu hemen. Europa eta Munduan zehar gure hiriaren izena eraman duen eta modu ezinhobean ordezkatu duen kluba. Lan eta sakrifizio handiak egin dituzue, eta horiei esker lortu duzue gaur Donostia ere ezaguna izatea bere Curling-eko club txapeldunagatik. Zorionak”.