Bingen Zupiria «Néstor Sanmiguel Diest. La peripecia del autómata» erakusketaren inaugurazioan izan da Artium Museora

0

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiria «Néstor Sanmiguel Diest. La peripecia del autómata» erakusketaren inaugurazioan izan da gaur Vitoria-Gasteizko Artium Museoan. La peripecia del autómata aldi bereko bi erakusketatan hedatzen den komisariotza proiektua da: bata Madrilen, Reina Sofia Museoaren Velázquez Jauregiaren egoitzan eta bestea Gasteizen, Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaneta azaroaren 01era bitartean egongo da ikusgai.

Néstor Sanmiguel Diesten (Zaragoza, 1949) obrari eskainitako erakusketa honek laurogeiko hamarkadaren amaieratik hasi eta gaur egunera arteko ekoizpena lantzen du. Ohiko atzera begirako erakusketa gisa egituratu ordez, haren ibilbideko une batzuetan eta besteetan gauzatutako lan sortak zabaltzen ditu, eta bere burua «lantegiko artista» gisa definitzen duen egile honen praktikan murgiltzeko aukera ematen duen ibilbide bat marrazten du.

Informazio gehiago hemen.