Adinekoen erorikoak saihesteko tailerra Oñatin

0

POZ ekimenaren tokiko sareak sustatuta, erorikoak prebenitzeko tailerra burutu zen pasa den astean Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Bi eguneko iraupena eta izaera teoriko praktikoa izan du.

Alor teorikoan, osasun etxeko erizainek, udal gizarte zerbitzuetako langileek eta Oñatiko ortopedak parte hartu zuten eta besteak beste, zahartze prozesua, erorikoek beraiekin dakartzaten arriskuak, etxe barruko ingurune arriskuak, teleasistentzia eta etxeko laguntza zerbitzua eta ibiltzeko dauden laguntza produktuen inguruko azalpenak eman zituzten. Alor praktikoan, POZ zerbitzuko orientatzaileak gidatuta, oreka eta malgutasuna mantentzen laguntzen duten ariketak irakatsi eta praktikan jarri ziren, baita erorikoen kasuan altxatzeko teknikak.

15 pertsonek parte hartu zuten guztira eta izan duen harrera ona ikusita, udazkenean bigarren tailer bat antolatzea aurreikusten da.