Aida Perez: “Ikusizko komunikazio batek funtziona dezan, zintzoa, naturala eta inklusiboa izan behar du”

0
PRUEBA

Aidearte diseinu grafiko jasangarri eta inklusiboa lantzen duen enpresa sortzailea da, enpresentzako ikusizko komunikazio, nortasun korporatibo eta packaging proiektuak garatzen dituena.

Aida Perezek, bere fundatzaileak, Estatuko eta nazioarteko 3 sari jaso ditu bere packaging proiektu bati esker. Sari hauek, ‘Premios PESMES 20210, Anuaria Selección 2021 eta Latampack 2022 dira, azken hau Furoshiki packaging proiektuagatik.

Furoshiki japoniar packaging tradizional bat da, non esperientzia biribil bat sortzen den bezeroentzat ahaztezina den ‘unboxing’ mota bat lortzeko. Sistema horrekin, Aidak produktuak enbalatzeko modua “marketin tresna bat” bihurtu du, “bizitza luzean erabil daitekeena, hainbat egoeratan funtzionatuko duena eta publizitate erakargarri gisa erabili ahal izango dena”. Bezeroak fidelizatzeko eta markaren unibertsoa eta enpresaren balioen pertzepzioa zabaltzeko teknika berritzailea da.

Aidearte estudioa, gainera, sormen-industriak sendotzeko programarako hautatu zuen BDCCk.

Aidearte

Aida Pérez , Aideart Diseinu Estudioaren sortzailea, sormen eta arte zuzendaria, Arte Ederretako lizentziaduna da EHUn (Bizkaia), eta hainbat masterren bidez eta prestakuntza osagarriaren bidez jarraitu du bere prestakuntza, hala nola:

  • Ikusizko Nortasuna eta Packaging masterra, Batzelonako ESDESIGN-en.
  • Arte Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako Masterra UPV-EHU-en.
  • Diseinu inklusiboa: nola prestatu diseinuan pertsona guztientzat (UNED).

Profesional gisa 15 urte baino gehiago eman ondoren, “Ospe handiko hainbat agentzia eta estudiotan, faltan sumatzen nuen pertsonekin harreman zuzena izatea, bere taldean integratzea eta konplexutasuna erraz egitea”, azaltzen du bere webgunean. Bertan, marka jasangarrietarako diseinu estrategiko eta inklusiboen adibideak aurkezten ditu, baita ikusizko branding Aholkularitza,Ikusizko Komunikazioa eta nortasun korporatibozko beste zerbitzu batzuk ere.

“Proiektu paregabeak dira, neurrira egindakoak, aniztasuna, diseinu soziala, inklusiboa eta genero-ikuspegidun komunikazioa beren markako baliotzat hartzen dituzten enpresentzat. ”

Aidearte Cebek Emprenderen proiektu bazkideetako bat da.

AIDEARTE FUROSHIKI