Uztailaren 11n eta 12an, EHUk antolatutako “Hiri- eta industria-ingurunearen naturalizazioa” ikastaroan hizpide hartuko da, goizeko jardunaldietan, hiri- eta industria- ingurumenaren naturalizazioa klima aldaketaren erronkari aurre egiteko tresna eraldatzaile eta eraginkor gisa.
Ikastaro teoriko-praktiko honek elkarrekin batuko ditu hirigintzaren sektoreko erreferenteak eta lurralde mailako hainbat arlotako ordezkariak, gidaritzat harturik eragile instituzional, enpresarial, sektorial eta sozial garrantzitsuenak (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako eta Bilboko Udalak, Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Sprilur, Ihobe, Naider, ENT Medio Ambiente eta Gestión y Paisaje Transversal).
Sprilur–ek ikastaroan parte hartuko du eta bertan partekatuko ditu bere jarduera-ildo garrantzitsuenetako batean –industria-espazioen berroneratze eta leheneratze prozesuetan– aplikatzen dituen jardunbide egokiak. Sprilur Taldearen izenean ariko dira Ibon Goiriena, Bizkaiko Industrialdeak sozietateen kudeatzailea, eta Jesus Mari Eraña, Gipuzkoako Beterri Kostako Industrialdeko kudeatzailea, zeintzuek azalduko duten nola aplikatzen duten naturalizazioa enpresa-guneetan gune horiek suspertzeko eta zein den garapen jasangarriaren arloan duten papera eta konpromisoa. Bestalde, ikastaroan izango dira baita ere hiri eta lurralde mailako estrategietako adituak, eta ingurumen kudeaketa, hiri-ekologia eta arkitektura jasangarriaren arloko zientzialariak.
Ikastaroaren helburuak eta edukiak
Biztanleriaren atomizazioa hirietan —%70ekoa 2050. urtean— mundu mailako erronka bat bezala ikusten da. Horrek esan nahi du lehenbailehen aldatu behar dela hiri- eta industria-inguruneen diseinua, Hiri Agenda Berriak proposatzen duen bezala. Azken urteotan gizakia etengabe ari da agortzen natur-guneetako lurra.
Hala, ikastaro honetan hirigintza naturalizatu berriaren kontzeptua eztabaidatuko da, kontzeptu hori erronka bezala ulertuz; erronka bat, hiriak eraldatzeko eta espazio ordenatu, bizigarri, inklusibo, osasuntsu, jasangarri, seguru eta erresilienteagoak sortzeko fenomeno naturalen aurrean. Horregatik, aztertuko da nola aldatu, planteatu, gobernatu eta administratu hiriak eta enpresa-guneak. Hau da, aldatu egin behar dira hiri- eta industria-inguruneen diseinua, legeria, eta Estatuko zein tokiko politika ekonomikoak. Ikastaro honen helburua da konponbide teoriko eta praktikoak ematea hiri garapen jasangarri, inklusibo eta bizigarri baterantz aurreratzeko bidean sortzen diren erronkei.
Honelako galdera batzuei erantzungo zaie: zeri ematen zaio garrantzi gehien hirigintza eta gure hiri- eta industria-inguruneen leheneratzea planteatzen denean? Nola bihurtu gure hiriak eta enpresa-guneak toki jasangarriago, inklusiboago eta bizigarriagoak? Nola egin aurre biztanleak hirietan pilatzeko fenomenoari 2050eko eszenatokian? Bizi garen hiri eta inguruneak ongi pentsatuta daude kalitatezko bizitza urbanoa eskaintzeko? Zein helburu jarri ditu Nazio Batuen Erakundearen Hiri Agenda Berriak?
Lehen egunean kontzeptu teorikoenak aztertuko dira, eta amaitzeko ariketa praktiko bat egingo da, non bilduko diren saioetan jorratutako kontzeptu garrantzitsuenak. Bigarren egunean errepaso bat emango zaie Euskadiko hiri eta udalerrietan aplikatutako jardunbide egokiei, eta aztertuko da zein aukera, proiektu eta finantzaketa lor daitezkeen gure hiri- eta industria-guneen naturalizazioa sustatzeko eta lan horri ikusgarritasuna emateko.
Ikastaroa bereziki zuzenduta dago hirigintza, ingurumen, sustapen eta eraikuntza sektoreetako profesional eta teknikariei, ikasleei zein publiko orokorrari, eta EHUren Bizkaia Aretoa Eraikinean egingo da (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo). Informazio gehiago nahi baduzu, sartu