EUSTATek , 2023-2026rako EAE-KO Estatistika-Planaren Lege-Auureproiektuan, 255 Estatistika-eragiketa Planteatzen ditu, guztira, eta 86 milloi euroko kostua

0

Gaurko –astelehena– bileran, Euskal Estatistika Kontseiluak eta Euskal Estatistika Batzordeak 2023-2026rako EAEko estatistika-planaren lege-aurreproiektuaren aldeko txostenak eman dituzte; lege-aurreproiektua Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) aurkeztu du, eta laurteko horretarako 255 estatistika-eragiketa planteatzen ditu, eta 86 milioi euroko kostua.

Euskal Estatistika Kontseilua organo elkargokidea da, eta, hartan, estatistiken organo ekoizleek eta gizarte-eragileek dituzte ordezkariak; Pedro Azpiazu Uriarte Ekonomia eta Ogasuneko Sailburua eta Josu Iradi Arrieta Eustaten Zuzendari Nagusiaren presidenteordea dira buru.

Bi organoek babesa eman diote datozen lau urteotan Euskal Autonomia Erkidegoaren estatistika-jardueraren tresna antolatzailea izango denari. Aldeko txosten horien ondoren, Plana aurtengo udan bidaliko zaio Eusko Legebiltzarrari, lege bidez onartzeko.

EAEko Estatistika Planak haren indarraldian egiten diren estatistikako lan eta jarduerak aurreikusten ditu. 2023-2026 laurtekoan, 255 estatistika-eragiketa egingo dira, aurreko planean (2019-2022) baino 26 gehiago; 34 altaren eta 8 bajaren saldoari dagokio.

2023-2026rako Planaren kostua, guztira, 86,6 milioi eurokoa da, eta EUSTATek kostu osoaren % 71,6an parte hartzen du; ondoren, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailak, % 7,2an; Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, % 4,7an, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, % 4,1ean.

2023-2026rako Plan horretan aurreikusten diren 255 estatistika-eragiketetatik, EUSTAT 131ren arduradun da, eta sailen artean honela banatzen dira:

    • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena: 32 eragiketa

 

    • Kultura eta Hizkuntza Politika:

 

    • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak:

 

    • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak:

 

    • Osasuna:

 

    • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua:

 

    • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa: 10

 

    • Lana eta Enplegua:

 

    • Ekonomia eta Ogasuna:

 

    • Segurtasuna:

 

Parte-hartzaile gisa, era berean, hiru foru-aldundiak eta Lehendakaritza agertzen dira.

Arlo tematikoen arabera, kostu handiena Demografia eta gizarte-ohiturak da, Planaren guztizkoaren % 13,4 baita, eta, ondoren, Kontu Ekonomikoak (% 12,3) eta Estatistika-azpiegitura (% 12,1).

Hura prestatzeko, datu-iturri gisa administrazio-informazioa erabiltzen da 70 estatistika-eragiketatan, eta beste 50etan informazio osagarri edo misto gisa. Gainera, bederatzi estatistika-eragiketak badituzte iturri digitalak estatistika horiek sortzeko.

2023-2026rako EAEko Estatistika Plana EAEko Estatistika Erakundeko osagai guztien eta horretarako sortu diren lantaldeetan parte hartu duten gizarte-eragileen hausnarketaren emaitza izan da.