MKcoinek neurrira egindako konponbideak fabrikatzen ditu makina-erremintaren sektorean piezak lotzeko

0

Duela 40 urte ingurutik, MKCoinek neurrira egindako konponbideak eskaintzen ditu  makina-erreminta-sektorean, piezak lotzeko helburuarekin. Enpresa gipuzkoarrak mekanizatuko den pieza eusteko platerak diseinatzen eta fabrikatzen ditu, eta piezak lotzeko erantzunik eraginkorrena ematen espezializatu da, “betiere kalitate, zerbitzu eta errentagarritasun berme maximoak eskainiz”, adierazi du Eva Mangasek, MKCoinen gerenteak.  

Soluzio egokitu berriak garatu behar diren kasuetan, bezeroaren beharretara egokitzen da enpresa. Gerenteak zehaztu duenez, “produktu berritzaileak diseinatu eta fabrikatzen ditugu, edozein amarratze-eskaerari modu pertsonalizatuan erantzuteko. Gainera, lanak hala eskatzen duenean, prestazio berriak gehitzen dizkiogu gure konponbideei. 

Euskal enpresak makineriaren ekoizpen-prozesuak optimizatzeko soluzioak eskaintzen ditu, errentagarritasun handiagoa lortzeko xedearekin. “Bezeroei aholkuak ematen dizkiegu pieza prestatzeko denborak hobetzeko arazoak dituztenean”, azpimarratu du. 

Europa, esportazio-merkatu nagusia

Milioi bat euro inguruko urteko fakturazioarekin, salmenten % 25 inguru esportaziotik dator, batez ere Europatik (Italia, Frantzia, Erresuma Batua) eta Erdialdeko Amerikatik. “Estatuko makineria fabrikatzaileekin lan egiten dugu, hala nola Lagun, Gurutzpe, Metosa, Ibarmia, Makegi-Zeatz. Gainera, nazioarteko kideak ere baditugu, Fathaco, Cams, Torgim, OMG edo Fracom, besteak beste. 

Fabrikatzailea izateaz gain, pieza, barailak, dorretxoak… lotzeko produktuak ere merkaturatzen eta banatzen ditu, izen handiko marketakoak: “Homge, baraila-fabrikatzaile espezializatua, eta Chandox, plater eta zilindro automatikoak ekoizten dituen enpresa. Taiwangoak dira bi konpainiak”, adierazi du Mangas Beobidek. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.