Donostiako San Rokeko eskailera mekanikoek galdialdi tekniko luzeagoa izango dute

0

Konplikatu egin da San Roke aldeari zerbitzua ematen dieten eskailera mekanikoetan izandako anomalia, eta, ondorioz, geldirik egongo dira ia hiru hilabete.

Trakzio-kateko gurpil batzuk apurtuta zeudela ikusi zuten. Eskailera-mailak ondo ez ezkontzea ekartzen zuen horrek, eta zarata gogaikarria ateratzen zuen. Hala, murriztu egin zen eskaileren ordutegia eta abiadura.

Hura konpontzeko garaian, ordea, ikusi dute araudiak uzten duena baino handiagoa dela bi eskailera-mailaren artean alboz-albo den distantzia; eta, hala, segurtasunagatik, ezeren istripurik ez izateko, eskailera-tarte hori erabat gelditzea erabaki dute.

Kalkulatzen dute 8-10 aste inguru izango dela geldi eskailera; izan ere, trakzio-kateen egoeraren arabera (eta urte batzuk badauzkate haiek), akaso eskailera-maila guztiak berritu beharko dira, eta kostatu ere dezente kostatuko da hori egitea.

2022/06/27-an argitaratua