#TapiaTopaketa ekimenaren barruan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak herritarren 20 galdera bozkatuenei erantzun die

0

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, herritarrek Irekiaren webgunetik egin dizkioten galderei erantzun die, gaur arratsaldean, #TapiaTopaketa ekimenaren barruan. Ekimen honen prozedurari jarraituz, galderak 2022ko maiatzaren 25etik ekainaren 12ra bitartean egin ziren.

Herritarrek kezka sortzen dieten gaien inguruko galderak planteatu dituzte, jarduera publikoari eta Jaurlaritzari lotutakoak, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak erantzuna eman die gehien bozkatutako 20 galderei. Industria, trantsizio energetikoa, teknologia, berrikuntza, digitalizazioa, nekazaritza, arrantza, elikagaien politika, ingurumena eta Aldaketa klimatikoa izan dira elkarrizketaren ardatza.

Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea.