Artolazabalek sexu- eta genero-identitaterako eskubidea aldarrikatu du Harrotasun Egunean

0
PRUEBA

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, Sexu Askapeneko Nazioarteko Egunean, bizikidetzarako eskubidea aldarrikatu du aniztasun afektibosexualetik eta genero-aniztasunetik.

Egun berezi hori ospatzeko grabatu den bideo batean, sailburuak oraintsu EAEn izan diren lgtbfobia  gertakariak gogorarazi ditu. Gertakari horiek agerian uzten dute “oraindik eremu horretan bide luzea” dagoela egiteko, eta ezin dela “arreta galdu”.

Horrelako adierazpenen aurrean, Artolazabalek nabarmendu du EAEko sexu- eta genero-aniztasunarekiko pertzepzio eta jarrerei buruzko 2021eko Neurtu txostenaren ondorioek, aitzitik, honako hau nabarmentzen dutela: “EAEko gizarteak LGTBI kolektiboarekiko jarrera zabala eta bereizkeriaren aurkakoa du”.

Modu berean, Ikuspegiren txostenak honako hau nabarmentzen du: “EAEko biztanleen % 50 baino gehiagok diote entzun edo ikusi dituztela komentario negatiboak, isekak, bromak edo txisteak baten baten inguruan, haren sexu- edo genero-baldintzagatik”. Era berean dakar % 13,5ek ikusi dituela motibo berarengatiko eraso fisikoak edo haien berri izan duela.

Txostenaren datuak aipatu ondoren, Artolazabalek EAEko gizarte osoa gonbidatu du “guztiongan eragina duen normalizaziorako prozesu luzean inplikatzera”.

Sailburuaren hitzez gainera,  Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Berdindu!-ren bidez, jakinarazpen bat eman du argitara, eta, haren bitartez, pertsona oro gonbidatzen da EAE osoan Harrotasunaren Nazioarteko Egunerako aurreikusten diren aldarrikapeneko ekitaldietan parte hartzera.

LGTBI kolektiboari informazioa eta asistentzia emateko Eusko Jaurlaritzako zerbitzuak, adierazpenean, gogora ekarri ditu gaur egun kolektiboak dituen eskubideetako asko lortzeko aktibismoan bizitza galdu, denbora eman eta ahalegin handia egin duten pertsona askoren borroka.

Era berean, belaunaldi berriei eskatzen die oraindik ezartzeko dauden eskubideak eskuratzeko lanean jarraitzeko.