Eusko Jaurlaritzak gaur onartu du 53.000 euroko diru-laguntza zuzena ematea Euskadiko Irudigileak Elkarte Profesionalari, France-Pays Basque 2023ko Grand Départ Tourraren kartelaren diseinua eta gauzatzea finantzatzeko.
Asociación Profesional de Ilustradores de Euskadi-Euskal Irudigileak lehiaketa bat egin du 2023ko Tourra ordezkatuko duen kartela aukeratzeko. Kartel finalista datorren urteko Tourraren irudia izango da eta 18.000 euroko saria jasoko du. Horrez gain, 5.000 euroko bost sari izango dira finalerdira iritsi diren gainontzeko kartelentzat.
Ezohiko dirulaguntza honen bidez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Euskadin dagoen talentua ezagutarazi nahi du, baita profesional horientzat beste merkatu batzuetan aukerak sortu ere. Ekimenak apustu garbia egiten du euskal ilustrazioa nazioartekotzearen alde, nazioartean duen posizionamenduaren alde. Euskadik aspaldidanik ditu artista, diseinatzaile, artisau eta grafiko gazteak, eta erakusleiho bat behar dute eremu zorotik haratago ezagutzera emateko. Ekimen hau guztiz bat dator helburu horrekin.