Udako ikastaroa: «Euskadiren etorkizuna Ikerketatik eta Berrikuntzatik eraikiz»

0

Euskadi Europako berrikuntza-eskualde aurreratuenen artean kokatzeko helburuarekin, 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana zientzia, teknologia eta berrikuntza sustatzeko, eta Euskadi digitalago, berdeago eta inklusiboago baterako trantsizioa bizkortzeko apustu estrategiko partekatua da.

Nola laguntzen dute Bikaintasun Zientifikoak eta Lidergo Teknologiko Industrialak Euskadik etorkizuna modu partekatuan eraikitzen? Nola laguntzen dute euskal I+G+bren orientazioa emaitzetara maximizatzeko, enpresetan berrikuntza eta I+G bultzatzeko, nazioartekotzea indartzeko eta Talentua sustatzeko helburuak lortzen? Nola helarazten ditugu abangoardiako ideiak eta ezagutza merkatura eta nola sustatzen dugu berrikuntza enpresa txiki eta ertainetan? Nola indartzen ditugu talentua sortzeko, erakartzeko eta atxikitzeko mekanismoak?

Gai horiek eta beste batzuk, “Euskadiren etorkizuna Ikerketatik eta Berrikuntzatik eraikiz” udako ikastaroan landuko dira, uztailaren 14 eta 15ean, Donostian: https://www.uik.eus/eu/jarduera/euskadiren-etorkizuna-eraikitzen-ikerketa-berrikuntzatik-abiatuta

Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak inauguratuko du. Eta honako hauek hartuko dute parte, besteak beste, Pedro Miguel Etxenikek, Andrés Arizkorretak, Xabier Goenagak eta Fernando Cossiok.