UNUM Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroen lehen edizioa Baionan ospatuko da

0
PRUEBA

“Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroak – UNUM” jarraian aipatzen diren euroeskualdeko unibertsitateek eta ikerguneek 2019. urtetik hona egindako topaketen emaitza dira: Université de Bordeaux (UB), Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), UPV/EHUko Uda Ikastaroak, l´Université Bordeux Montaigne (UBM), l´Université de Pau et des Pays de L´Adour (UPPA), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA), eta Euskampus Fundazioa eta  CNRS/IKER. Egitasmoak lurralde erakunde hauen laguntza jaso du: Gipuzkoako Foru Aldundia, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea eta Euskal Herria Hirigune Elkargoa.

“UNUM” izenak “Askoren artean, bat” kontzeptua ematen du aditzera, proiektu ilusionagarri honetan bildutako askotariko eragileen batasuna adieraziz, hain zuzen ere.

UNUM proiektuaren egitekoa da partaide diren unibertsitate eta erakunde zientifikoetan sortzen den ezagutza ezagutaraztea, baita erakunde publikoek ezagutzan oinarritutako euroeskualdeko ekonomia baten garapenaren alde egindako plan estrategikoak ezagutaraztea ere, berrikuntza eta teknologia berriak balio erantsia sortzeko tresna katalizatzailetzat hartuta.

“Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroak – UNUM” mugaz gaindiko herritarrei zuzentzen zaizkie, eta, Europako beste euroeskualde batzuetan lortu den bezalaxe, ekonomiaren, gizartearen eta lurraldearen aldetik kohesionatuagoa egongo den euroeskualdeko eremu baten sorreran unibertsitateek jokatzen duten eginkizun proaktiboa ikusaraztea dute xede.

Lehenengo edizio hau proba pilotu moduan planteatu da; hartara, aurtengo esperientziatik ikasitakoan oinarrituta, datozen urteotako programa garatuko da.

UNUM ikastaroak euroeskualdeko hiru hizkuntza ofizialetan (euskara, frantsesa eta gaztelania) izango dira, eleaniztasunaren eta kulturartekotasunaren balioa nabarmentze aldera. Aurrez aurreko ikastaroak izango dira eta, gainera, programazioaren zati bat online ere jarraitu ahal izango da, zuzenean. Kultur jarduera irekiak ere izango dira, lurraldearekin loturik. Izen-ematea doan da, baina nahitaezkoa.

Edizio hau uztailaren 18tik 22ra izango da, Baionako Arteen Hirian

Egun horietako 7 ikastaroez gain, beste 2 programa nabarmendu nahi ditugu, egun horien bueltan izango baitira euroeskualdeko hainbat tokitan.

Prestatzen ari den kultur jarduerei dagokienez, uztailaren 21erako kontzertu bat antolatzen ari dira aurreratu daiteke; arratsaldez izango da, eta sarrera libre eta doan: “En-Kantu” Nafarroako Unibertsitate Publikoaren proiektua da, eta Nafarroako Foru Komunitateko eta Behe Nafarroako melodia tradizionalak jasotzen ditu. Musika elementu bizia da, eta nazio mugak gainditzen ditu; mugaz gaindikoa da.