Egun merkatuan hainbat teknika daude lurzoru kutsatuak berreskuratzeko. Hala ere, gaur‑gaurkoz gehien erabiltzen den aukera, ez bakarrik EAEn, baita beste hainbat eskualde eta herrialdetan ere, indusketa eta zabortegian uztea da. Beste aukera batzuk baino azkarragoa eta merkeagoa da, nahiz eta ingurumenarentzat ez den jasangarria eta efizientea; izan ere, ez du kutsaduraren benetako arazoa konpontzen. Horren jakitun, Europako eta Euskadiko ildo berriak hondeaketa eta isurketaren estrategiaren aurka daude, eta ekonomia zirkularra sustatzen dute.
Baliabideen eskasia eta isurketak egiteko espazioaren erabilgarritasuna gero eta larriagoa den egoera honetan, lurzoru kutsatuak kudeatzeko xedea duten aukera berriak garatzeko, transferitzeko eta aplikatzeko beharrizana sortzen da.
Tratamendurako teknologia edo teknologien konbinazioa bilatzen da, kutsatutako lurzoruak berreskuratzera bideratuta. Teknologia horiei esker, Euskal Autonomia Erkidegoan ohikoa den lurraren afektazioaren kasuistikaren deskontaminazioari modurik eraginkorrenean aurre egingo zaio (hidrokarburo aromatiko poliziklikoak –PAH–, poliklorobifeniloak –PCB–, konposatu kloratu lurrunkorra eta BTEX –bentzenoa, toluenoa, etilbentzenoa eta xilenoa–).
Zehazki, laborategi‑mailan edo maila pilotuan baliozkotutako teknologiak eskatzen dira, teknologia horiek landan erakusteko eta amaierako balioztatzea egiteko entsegu esperimental berriak garatzen jarraitu behar dute, EAEko lurzoruetan (kutsatze‑kasuistika bakoitzerako tratatze hobea) horien aplikagarritasuna frogatzeko; hori guztia merkatu‑garapenera bideratuta.
TRL 6 mailako (sistema- edo azpisistema-eredua edo prototipoa ingurune adierazgarri batean probatzea) esperientziatik hastea bilatzen da, eta, hainbat tokitan aplikatu ondoren, TRL 8ra igarotzea (sistema osatua eta ziurtatua, proba eta demostrazioen bidez).
Ingurumen‑jasangarritasunaren ikuspuntutik, kutsatutako lurzoruak tratatzeko teknologia bilatzen da. Honako ezaugarri hauekin:
- Berrerabil daitezkeen materialen bolumena maximizatzea, hondakinen sorrera minimizatzea eta era berean isuri likidoak eta atmosfera‑igorpenen sorrera murriztea. Kaltetutako lurzoruak berreskuratzeak horiek hondakin gisa kudeatzea eta zabortegietan sartzea saihestea dakar.
- Tratatzeko beste teknologia batzuekin alderatuta energia‑kontsumoa murriztea, bai tratatze fisiko-kimikoetan oinarritzen direnak, bai tratatze termikoak aplikatzen dituztenak.
- Teknologia aplikatzeko garatzen diren ekintza guztietan berotegi‑efektuko gasak minimizatzea, batez ere, zabortegira doan hondeatutako lurzoruaren garraioarekin lotutakoa.
- Ondorioz, lurzorua berreskuratzearekin eta zabortegira isurtzeko lurzorua ez hondeatzearekin hondeatutako gunea betetzeko lurzoru garbi eta berrien kontsumoa murriztea. Lurzorua babestu beharreko material eta ondasun urria da.
Hizkuntza: Gaztelania, Euskara eta Ingelesa.
CPMra proposamenak aurkezteko epea: CPM argitalpenetik 60 egun.
Hasierako TRL eta amaieran esperotakoa: Enpresek proposamen berritzaileak aurkez ditzakete TRL-6tik abiatuta eta TRL-8ra hel daitezke.