% 54an handitu du Barakaldoko Etxebizitza, Plangintza eta Hirigintza Kudeaketa Arloak gazteentzako alokairuetarako laguntzen partida, 354.000 eurora iritsi arte

0

Etxebizitza, Plangintza eta Hirigintza Kudeaketako zinegotzi Juan Antonio Pizarrok gaur iragarri du Barakaldoko gazteei zuzendutako alokairurako laguntzak eskatzeko epea uztailaren 18tik irailaren 30era luzatuko dela, biak barne. Ekimen horrek harrera ona izan duenez, Pizarrok berriro handitu du dirulaguntza horietara bideratutako partida, 340.000 eurora iritsi arte, 2021ean baino % 54,55 gehiago, orduan 220.000 eurokoa izan baitzen.Laguntza horiek legegintzaldi honetan Barakaldoko gazteen emantzipazioa errazteko hartzen ari garen neurrien barruan daude; besteak beste, laster Serraltan, Urbanen eta Ansion eraikiko diren erosketa eta alokairuko babes ofizialeko etxebizitzen sustapen berriak, Pizarrok azaldu duenez.

Interesdunak Eretza udal hirigintza-sozietatera jo dezakete, eta hango langileek deialdiaren betekizunei eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazioa eta orientazioa emango diete. Eretza da lan hori egiteko ardura duen erakundea, eta izapideetan gazteei laguntzeko baimena duen erakunde bakarra. Haien bulegoak abuztuan egongo dira irekita, 9:00etatik 14:00etara, 18 eta 38 urte bitarteko barakaldarrei arreta emateko, horiek baitira dirulaguntza horiek eskura ditzaketenak.

Barakaldoko hirigintza-sozietatea El Castañal kaleko 8. zenbakiko lokal batean dago. Bertako telefonoa 944045225 da, eta helbide elektronikoa, berriz, eretza@eretza.com.

Eskaera bete eta behar den dokumentazioa bildu ondoren, laguntza horiek nahi dituzten bizilagunek Udalean dagoen Herritarrentzako Arreta Zerbitzura (HAZ) eta Gurutzetako eta Clara Campoamor Zentro Zibikora jo beharko dute.

BEHARKIZUNAK MALGUTZEA
Juan Antonio Pizarrok gogorarazi duenez, laguntzak PSE-EEk 2017ko udal-aurrekontuei egindako zuzenketa baten ondorioz sortu ziren, Barakaldoko gazteei emantzipatzen laguntzeko. Horiek iaz aldatu ziren udaleko talde politiko guztien adostasunarekin, onuradunen adina eta horien zenbatekoa handituz eta erroldatzearen baldintza malgutuz. 2021ean, azkenik, 121 laguntza eman ziren – 2020an, ordea, 48 izan ziren –, eta horrek agerian uzten du aldaketa horien eraginkortasuna.

Pizarrok onartutako laguntza-deialdian finkatzen da eskatzaileek hilero jaso dezaketen gehieneko zenbatekoa, bizikidetza-unitatearen diru-sarreren arabera. Honako hauek dira:

Urteko diru-sarreren tartea   Laguntzaren ehunekoa   Hileko gehieneko zenbatekoa :

Urteko diru-sarreren tartea Laguntzaren ehunekoa Hileko gehieneko zenbatekoa
9.000 eurotik 17.999 eurora % 60 420 euro
18.000 eurotik 26.999 euro % 50 350 euro
27.000 eurotik 34.999 eurora % 35 45 euro
35.000 eurotik 39.999 eurora % 20 140 euro

Laguntzetara bideratutako partida handitu eta laguntzak jasotzeko baldintzak malgutu ondoren, Pizarroren helburua laguntzak emateko prozesua arintzea izan da, onuradunen kontuetan ahalik eta lasterren sar daitezen.

Gazte askok diru-sarrera horiek dituzte beren gastuei aurre egiteko, eta, horregatik, arloan lanean ari gara epeak laburtzeko. Aurten, tresna informatiko berri bat ezarri digute, laguntzak kudeatzeko prozesua moteldu duena, baina, behin sistema finkatuta, izapideak aurreratu ahal izango ditugulakoan gaude, adierazi du.

.