PRUEBA
Bilboko TAO zerbitzua aste honetan hasiko da udako ordutegiarekin, abuztuaren 31ra arte.
Hala, uztaileko eta abuztuko zapatuetan ez da zerbitzurik izango. Gainera, abuztuan, erabiltzaileek ez dute ordaindu beharko autoa arratsaldez aparkatzeagatik: zerbitzuak 9:00etatik 13:30era funtzionatuko du.
Uztailaren 4an eta 25ean, eta abuztuaren 15ean eta 26an, jaieguna izanik, ez da TAO zerbitzurik izango egun osoan.
Zerbitzua irailaren 1ean hasiko da berriro ohiko ordutegian.