Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 1.204 ikasle eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin duten beste 57k matirkulatu dira, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren (USE) ezohiko deialdiarako. Azterketak uztailaren 6an hasiko dira. Guztizkoa, 1.261, iazkoa baino pixka bat handiagoa da: 2021ean 1.164 ikasle matrikulatu ziren ezohiko USEra. Aurten, beraz, % 8,3 igo da matrikula. USE hiru egunetan zehar egingo da, ostiralera arte, hilak 8, UPV/EHUren hiru campusetan.
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioak bi fase ditu: sarbidea eta onarpena. Sarbide faseak helburu hau du: ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egiteko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak neurtzea. Honako bost azterketez osatuta dago: Gaztelania eta literatura; Euskara eta literatura (bihar USE ezohikoa irekiko duen azterketa); Espainiako historia; lehenengo atzerriko hizkuntza; eta Batxilergoko 2. mailako modalitateko derrigorrezko gaia. Gai bakoitzak 0 eta 10 bitarteko nota jasoko du, eta fase honetan gehienez 10 atera daiteke.
Batxilergoko notaren eta fase orokorreko kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (% 60 Batxilergoari edo Heziketa Zikloari dagokio eta % 40 fase orokorrari) 5 puntu edo gehiago lortuz gero proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gutxienez 4 puntu lortu baditu.
Onarpen fasea borondatezkoa da Ikasleak edozein irakasgai aukeratu ahal du Batxilergoko bigarren mailako enborreko aukerazko irakasgaien artean, gehienez, lau. Nota igotzeko ere balio ahal dute sarbide fasean egindako irakasgaietako batzuek.
USEari buruzko informazio guztia: https://www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso/use/ezohiko-deialdia
2022ko USEREN EZOHIKO DEIALDIA EGINGO DUTEN IKASLEEN DATU XEHATUAK:
BATXILERGOA | GAZTELERA | EUSKARA | GUZTIRA SEXUKA | GUZTIRA CAMPUSKA | |
---|---|---|---|---|---|
ARABA | Emakumeak | 29 | 49 | 78 | 159 |
Gizonak | 31 | 50 | 81 | ||
BIZKAIA | Emakumeak | 87 | 168 | 255 | 553 |
Gizonak | 89 | 209 | 298 | ||
GIPUZKOA | Emakumeak | 57 | 179 | 236 | 481 |
Gizonak | 38 | 207 | 245 | ||
*CAMPUSERA ATXIKI GABE | Emakumeak | 6 | 1 | 7 | 11 |
Gizonak | 4 | 0 | 4 | ||
GUZTIRA | 341 | 863 | 576 emakume |
1204 | |
628 gizon |
* Campusetara atxikita ez dauden baina UPV/EHUn azterketa egiteko eskatu duten ikasleak.
LANBIDE HEZIKETA | GAZTELERA | EUSKARA | GUZTIRA SEXUKA | GUZTIRA CAMPUSKA | |
---|---|---|---|---|---|
ARABA | Emakumeak | 3 | 1 | 4 | 8 |
Gizonak | 4 | 0 | 4 | ||
BIZKAIA | Emakumeak | 5 | 5 | 10 | 22 |
Gizonak | 7 | 5 | 12 | ||
GIPUZKOA | Emakumeak | 9 | 2 | 11 | 22 |
Gizonak | 6 | 5 | 11 | ||
*CAMPUSERA ATXIKI GABE | Emakumeak | 4 | 0 | 4 | 5 |
Gizonak | 1 | 0 | 1 | ||
GUZTIRA | 39 | 18 | 29 emakume |
57 | |
28 gizon |
* Campusetara atxikita ez dauden baina UPV/EHUn azterketa egiteko eskatu duten ikasleak.