Juan Mario Aburtok Estatu Batuetako German Marshall Fundazioko 6 gazte bekadunei harrera egin die

0

Juan Mario Aburto Bilboko alkateak Estatu Batuetako German Marshall Fundazioko 6 gazte bekadunei harrera egin die eguerdian. Ekainaren 27tik (astelehena) uztailaren 2ra (larunbata) uria bisitatuko dute hiri-berroneratzearen, jasangarritasunaren, kulturaren, turismoaren edo ekintzailetzaren arloko esperientziak ezagutzeko.

Aburto alkatearekin bildu aurretik, taldea Herritarren Arretako eta Partaidetzako eta Nazioarteko Gaietako Saileko zinegotzi Oihane Agirregoitiarekin bildu da, Bilbon garatzen ari diren proiektu interesgarri eta nagusietako batzuk partekatzeko, hala nola, Zorrotzaurreko eta Artxandako berroneratzea eta eskaintzen dituzten aukera-espazioak; SMART BILBAO digitalizazio-proiektua, uria nazioartekotzeko estrategia eta Bilbao Balioen Hiria proiektu estrategikoa eta zeharkakoa.

GERMAN MARSHALL

Marshall Memorial Fellowship izeneko bekak 1982an jarri ziren abian, Atlantikoko bi aldeetako liderren belaunaldi berri bat prestatzeko, harreman transatlantikoak hobetzeko eta areagotzeko asmoarekin.

Bilbok, Europar Batasuneko beste hiri batzuk eta AEBak beka jaso duten gazteak hartzen dituzte, horrela euren prestakuntzan lagunduz eta eta konpromiso transatlantiko eraginkorrerako beharrezko sareak garatzen lagunduz.

German Marshall Fund of the United States politika publiko ez-partidistaren think tank bat da, Ipar Amerikaren eta Europaren arteko lankidetza eta elkar ulermena sustatzen dituena. GMFk demokraziaren, giza eskubideen eta nazioarteko lankidetzaren printzipioak defendatzen ditu.

Aurten, German Marshall Fundazioaren 50. urteurrena betetzen da eta Marshall Planaren 75. urteurrena.

SARE SOZIALAK: