Rodrigo Gartzia Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordeak eta Amparo López Nafarroako Gobernuko Barne zuzendari nagusiak zorionak eman dizkiete Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako foru-aldundietako eta Euskadiko hiru hiriburuetako udaletako suhiltzaile-zerbitzuei, Bizkaiko Baso Zerbitzuari eta Basalan foru-sozietate publikoari eta Arabako Mendi Zerbitzuari foru-erkidegoan orain dela gutxi izan diren suteak itzaltzeko lanetan emandako laguntzagatik eta erakutsitako profesionaltasunagatik eta koordinaziogatik.
Hiru lurraldeetako foru eta udal erakundeetako itzalketa-zerbitzuek, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako esku-hartze ataleko teknikari baten laguntzaz, igandeko, ekainaren 19ko, lehenengo orduetan bat egin zuten sua itzaltzeko dispositiboarekin, eta lan horietan guztira 250 bat pertsona aritu ziren 12 orduko txandetan antolatuta, eta sua itzaltzeko 20 bat ibilgailu eta euren parkeetako bestelako ekipamenduak, bai eta Arabako Mendi Zerbitzuak utzitako ibilgailu berezi bat ere, besteak beste.
Euskadiko operatiboa batez ere San Martin (San Martín Unx, Uxue, Lerga, Galipentzu eta Olleta) eta Gares (Artazu, Sarria, Argiñaritz eta Erreniega mendilerroaren iparraldean eta hegoaldean) inguruan aritu zen sua itzaltzeko lanetan.