Garamendi Sailburuak Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualderako Zibersegurtasun protokoloa adostuko du Biarritzen

0

    • Mugaz gaindiko organoko hiru kideen ordezkariak, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburua barne, astearte honetan bilduko dira estrategia bateratu eta iraunkor bat bultzatzeko

 

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko ordezkariek zibersegurtasunari buruzko protokolo komun bat adostuko dute astearte honetan, uztailaren 5ean. Akordio bateratu horri esker, lehen aldiz estrategia komun bat hartu eta lan-talde bateratu bat sortu ahal izango da, arlo digitalean jardunbide egokien trukea bermatzeko.

Euroeskualdeko hiru gobernuetako ordezkari teknikoak asteartean bilduko dira Biarritzen, eta, ondoren, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburuak, Juan Cruz Cigudosa Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak eta Mathieu Hazouard Akitania Berriko Eskualdeko Kontseilariak Zibersegurtasuneko Protokoloa adostuko dute.

Ekitaldia Biarritzeko Le Connecteur gunean egingo da 11:30etik aurrera. Ondoren, 13:00etan, prentsaurrekoa egingo da.

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea da lankidetza eremu komun bat instituzionalizatzen duena, mugaz gaindiko, eskualde arteko eta Europako garapen ekonomiko, sozial eta kulturalari laguntzen dioten proiektuak sustatzeko. Euroeskualdeko hiru lurraldeetan 8,7 milioi biztanle daude.