Karmenak itzuliko dira jarduerez peto-peto, abesti propioaz eta aingeru eta deabruen jaitsiera originalaz gain

0

Jolin aingerua eta Deabru deritzan deabrua Barakaldora iritsiko dira hurrengo uztailaren 9an lagunartean, Barakaldoko Karmenez gozatzeko irrikan. Bi urtez pandemian murgilduta egon ostean, Barakaldok herri-jaiak berreskuratuko ditu inolako murrizketarik gabe. «Ilusio handia dugu jaien edizio honetan. Bi urteren ondoren, hasiera berri bat biziko dugu, eta ilusioak bi urte horiek biderkatuko ditu, urte horietan ezin baititugu goizez eta gauez kaleak jendez gainezka izan», azaldu du Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotziak, Leire Orbe Arimaktore Barakaldoko elkartekoarekin batera. Izan ere, aurten jaietako hasierako jaitsiera diseinatu dute.

Hurrengo larunbateko (uztailak 9) 19:00etatik aurrera, Barakaldo jaiak bizitzen hasiko da San Bizenteko parketik Herriko Plazaraino joango del ibilbidean. Arimaktoreko hogei aktorek, aktoresak eta laguntzailek baino gehiagok jai hauetako lehenengo ekitaldian parte hartuko dute Jolinek eta Deabruk Herriko Plazako agertokira iristen direnean Barakaldoko herritarrei agurtzeko. Haiekin batera joate aldera, konpainiak jaitsieran parte hartu nahi duten lagunarteei, familiei eta pertsonei eskatu die aingeruz eta deabruz janzteko. «Bakoitzak nahi duen moduan egin dezake, sofistikatuagoa, soilagoa, sortzaileagoa…», adierazi du Orbek.

Aste pasatxo gelditzen da txupinazoaren soinuari esker(20:00etan) Barakaldo berotzen hasteko. Une horretan Sasiburu elkartea izango da protagonista, pregoi-emaile gisa, eta Jolindarrak konpartsak jarriko ditu txupineroak. Txupinaren ondoren, lehenengoz entzungo da modu ofizialean Karmen hauen berrikuntzarik nagusiena, hain zuzen ere, jaietako abestia. Udal Batzordeak eskatu du, eta laster aurkeztuko da.

Gerora, bederatzi egun sutsu etorriko dira, eta, horretarako, Udaleko Jai Batzordeak ehunaka jarduera prestatu ditu hiriko hainbat espaziotan zehar. «Dianak, musika- eta antzerki-kalejirak, fanfarreak, batukadak, VI. herri-kronoeskalada, gastronomia-lehiaketak, haurrentzako jarduerak, apar-jaurtiketak, zezensuzkoak, txotxongiloak… programatu dira», aipatu du zinegotziak. Musikak alaituko ditu jaietako arratsaldeak instrumentuen eta abesbatzen kontzertuekin, flamenkoarekin…

Adinekoek eta gazteek beren egun bereziak izango dituzte jai hauetan, astelehenean (11) eta ostegunean (14), hurrenez hurren. Egun horietan herri-bazkariak, dantzaldiak, jokoak, DJa… izango dituzte.  Marmitako-, paella- eta tortilla-gastronomiako txapelketa tradizionalez gain, aurten egitarauak jarduera berriak ditu, hala nola padel surfa eta surfskatea Portuko dartsenan. Halaber, 20:30ean musika-kalejira antzeztuak egongo dira, bai eta nekazaritzako azoka 16an, Foruetako Creativity Marketa… ere. «Udaleko Jai Batzordean egitaraua gogo handiz landu dugu, eta txupinazoaren aurretik dagoeneko urduritzen hasiak gara… Egitarau honekin guztiok gustura sentitzeko eta gozatzeko txokoa aurkitu ahal izango dugula uste dugu», azaldu du Canterok.

EGUN NAGUSIA
Astelehenean, otsailaren 16an, Karmen andre mariaren egun handia ospatuko da, herriko zaindaria baita. Meza nagusia 12:00etan hasiko da Karmen Andre Mariaren parrokian, eta, ondoren, elizatera aurreskua iritsiko da, Laguntasuna Taldeak berreskuratu duelako. Egun honetan lagunarteen bazkari tradizionala egingo da Los Hermanos parkean. 23:00etan, Portuko dartsenan su- eta musika-ikuskizuna ikusi ahalko da Valecea euskal pirotekniari esker. «Ikuskizun hau su artifizialetatik haratago doa, hondoko musika izango baitu. Ikuskizun hau izen handiko lantaldeak diseinatu du. Hala, aipamenak lortu ditu nazioarte-mailan, hala nola Monako, Courchevel, Riccione, Biarritzen, eta nazio-mailan (Donostia, Iruñea, Bilbo eta Gasteiz)», adierazi du zinegotziak.

Larunbatean (hilak 9), su artifizialen emankizuna izango da Zaragozana (Aragoi) pirotekniaren eskutik, 23:00etan Portuko dartsenan.

RATAPLANEKIN KALEKO ANTZERKIA
Kaleko antzerkia berriz ere Barakaldoko jaietan protagonista izango da, Rataplánen doako antzezlanei esker. Ikusleei estilo, konpainia, jatorri eta ikuskizun ugari eskainiko zaizkie. Egitaraua uztailaren 10etik 17ra egingo da Eskulturen parkean (19:30ean) eta Herriko Plazan (20:30ean).

Hauek dira antzezlanak:

  • Uztailak 10 (igandea): Billy Elliot eta Bangaluru dantza-eskola.
  • Uztailak 11 (astelehena): Benditas + Muda
  • Uztailak 12 (asteartea): Memphis Rock & Cirk
  • Uztailak 13 (asteazkena): Full House
  • Uztailak 14 (osteguna): Nüshu
  • Uztailak 15 (ostirala): Ludus
  • Uztailak 16 (larunbata): Gazte eta Electric Sound

Egitarau osoa www.barakaldo.eus webgunean kontsulta daiteke.

JAIETAKO KONTZERTUAK
Ohitura den bezala, Barakaldoko Karmen gauak bereziak izango dira musikari esker. Hala, agertokira lehenengoz Doctor Deseo igoko da uztailaren 9an, 23:30ean, Herriko Plazan. Atzetik Puro Relajo iritsiko da. Ohituta gauden formatutik kanpo, mariatxien ukituak eta ohiko euskal kantak plazaratuko dituzte. Kontzertua 01:00ean hasiko da Los Hermanos parkean.

Hilaren 10ean Txistuen Udal Bandaren txanda izango da. Oraingoan Inharuren laguntza izango du Los Hermanos parkean. Gau horretan Herriko Plazan dantza-tradizionalen ikuskizunaz gozatuko da herriko dantza-taldeei esker. Hilaren 11n Herriko Plaza Rúl Alegría magoarekin hunkituko da eta Los Hermanos parkean Nawi Barakaldoko regetoi-abesleak joko du. Uztailaren 12an Barakaldoko Udal Bandak zenbait pieza interpretatuko ditu Golden Apple Quartetekin batera, eta Los Hermanos parkean La Petaka Barakaldoko bandaren kontzertuari ekingo zaio. Berak rock estiloko bertsio entzunak joko ditu, eta atzetik Algorri dja iritsiko da.

Coque Malla Herriko Plazako agertokira igoko da hilaren 13an, eta Los Hermanos parkean gaueko protagonista Rabba Band Girl izango da. Zenbait talde euskaldunetako emakumeek osatzen dute. Hilaren 14an Ana Guerrak bere abestiekin Herriko Plaza berotuko du. Unidad Alavesak eta Iheskidek, punk/rock bertsioekin, gau horretan Los Hermanos parkean musika jarriko dute. Hilaren 15ean Ciudad Jarak joko du Herriko Plazan eta Los Hermanos parkeak Beranduegi erromeria hartuko du 00:30etik aurrera. Egun nagusian, uztailaren 16an, Izaro euskaldunak bere abesti ezagunenak errepasatuko ditu Herriko Plazan 23:30ean. Los Hermanos parkean Suak eta Porco Bravok amaituko dituzte 2022ko Karmenetako musika-gauak 22:00etan.

KARMENAK 2022