Parke eta lorategiei buruzko informazio gunea ireki dute Cristina Enean

0

Bigarren urtez jarraian, Donostia berdea informazio-puntua irekita egongo da udan, hara inguratzen direnei hiriko parkeei eta berdeguneei buruzko informazio garrantzitsu eta erabilgarria emateko. Kristinaenea finkako garai bateko zaintzailearen etxean dago informazio-puntua, eta, haren bidez, ideiak eman nahi dira aire zabalean planak egiteko, familiarekin eguna pasatzeko, lagunekin buelta bat emateko edo Donostiako txoko berde eta ezezagunenak ezagutzeko.

Puntua ostegunetik igandera egongo da irekita, uztailaren 1etik irailaren 11ra.

Ekologiako zinegotzi Marisol Garmendiak adierazi duenez, “Donostiak badu ezagutu beharreko altxor berde bat. Donostiar askok ez dute ezagutzen hiriko parke eta natura-guneen multzoa, eta haiei eta bisitatzen gaituztenei parke eta berdegune horiek ezagutzera etortzeko iradoki nahi diegu, baita oharkabean pasatzen diren eta turismo-gidetan ateratzen ez diren parke eta berdeguneak ezagutzera etortzeko ere”.

Informazio-puntuan ez dira jardungo soilik Aieteko, Miramarreko eta Kristinaeneko parkeez, baizik eta baita Altzako Basoerdi, Larres eta Arriaga parkeez ere. Besteak beste, informazio hau emango da: horietako bakoitzean zer aurki dezakegun, nola goza dezakegun haietaz gizalegez, bai eta horietan zer kultura-jarduera programatzen diren ere, bakoitzak nortasun propioa baitu.