Osakidetzak gaur eta bihar jarraituko du 3.535 lanpostu eskaintzen dituen 2018/19 Enplegu Eskaintza Publikoaren azterketekin

0
PRUEBA

Bilbao Exhibition Centre – BEC erakustazokan egingo dira, gaur eta bihar (uztailaren 2a eta 3a), 3.535 lanpostu eskaintzen dituen Osakidetzaren 2018/2019 enplegu-eskaintza publikoaren azterketako batzuk. 2018/19 enplegu-eskaintza publikoa bi fasetan banatzen da, eta gaur eta bihar egingo diren probak lehen faseari dagozkio. Fisioterapeuta, gizarte-langile, laborategiko teknikari, erizain eta erradiodiagnostikoko teknikari lanpostuak betetzeko izangaiak aurkeztuko dira azterketa horietara.

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak animo-mezua bidali die egun hauetan Euskal Osasun Zerbitzuan lanpostu bat jabetzan lortzea helburu duten izangai guztiei. Sailburuak berriro nabarmendu du Osakidetzak enplegu-eskaintza publiko hau antolatzeko egiten duen ahalegina, Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak, oro har, enplegu publikoaren egonkortasunerako eta kalitaterako hartutako konpromisoaren eta borondatearen lekuko.

LARUNBATA, 2022KO UZTAILAREN 2A. BEC

9:30
• ADMINISTRARIA

13:30
• FISIOTERAPEUTA
• GIZARTE-LANGILEA

17:30
• LABORATEGIKO TEKNIKARIA

IGANDEA, 2022KO UZTAILAREN 3A. BEC

9:30
• ERIZAINA

13:30
• DIAGNOSTIKOKO TEKNIKARIA

Kategorien araberako lanpostuei eta izangaiei buruzko informazio gehiago hemen.
Duela bi aste egin ziren 2018/19 enplegu-eskaintza publikoaren lehen azterketak.