Gobernu Kontseiluak onartu du gaur Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan enpresen gizarte-erantzukizuna zabaltzeko eta ezartzeko laguntzen deialdia.
-
- urterako 150.000 euroko zuzkidurarekin, laguntzak bideratuko dira EGEaren ezarpena finantzatzera, jasangarritasun-memoriak eginez; Garapen Jasangarriaren Helburuei (GJH) egindako ekarpenaren diagnostikoa egitera, bai gizarte-ekonomiako enpresetan, bai bestelakoak direnetan, bai eta eremu publikoetan, enpresarialetan eta korporatiboetan Enpresen Gizarte Erantzukizunaren kultura hedatzeko jardueretarako ere.
2021ean, deialdi horrek 121.309 euroko laguntzak eman zituen.