3,6 milioiko inbertsioa Dbus modernizatzeko

0
PRUEBA

Donostia, Palma Mallorca, Malaga eta Las Palmas Kanaria Handikoarekin batera, garraio publikoaren digitalizazioari buruzko «Innobus-Tur» proiektuaren buru da.

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Donostiako Tranbiaren Konpainia SA-ri Garraio-zerbitzua eguneratzeko eta hobetzeko zenbait jarduketa enkargatzea. Aurrekontua 3.590.000 eurokoa da, eta Next Generation EU funtsekin finantzatuko da.

Aurreikusita dago 11 ekintza burutzea “Innobus-Tur” programaren barne. “Innobus-Tur” Donostia, Palma Mallorca, Malaga eta Las Palmas Kanaria Handikoa hirien arteko lankidetza ekimena da. Hiri hauek autobus-sistemen erabilera eta aurrerapenagatik nabarmentzen dira, autobus-zerbitzua hobetzeko jarduera berritzaile eta errepigarriak garatzeko, eta baita horien intermodalitatea eta irisgarritasuna ere, prozesuak eta zerbitzuak digitalizatuz eta sentsorizatuz.

Proiektuak 36 hilabeteko egikaritze-epea du, eta 2024ko ekainerako amaituta egotea aurreikusten da.

 

Eraginkortasuna eta irisgarritasuna

 

Honako hauek dira aurreikusitako jarduerak: ordainbideak digitalizatzea; lan-harremanak digitalizatzea; komunikazio eta informazio sistemak digitalizatzea; markesina adimenduak jartzea; flota jasangarri bat edukitzako tailerreko jarduerak digitalizatzea; bideo-zaintza sistema hobetzea; parekatzearen aurkako eta gidatze eraginkorreko sistema bat jartzea; edukiera kontrolatzeko eta jatorri-helmuga matrizeak kalkulatzeko sistema bat jartzea; autobusen sentsorizazio eta monitorizazio sistema bat jartzea; eskaria aurreikusi eta geldialdiak sentsorizatzeko sistemak jartzea; Giza baliabideak eta material mugikorra optimizatzeko plangintza-sistema adituak hobetzea

Jarduketa hauen bidez, sistema eraginkorrago bat finkatu nahi da, irisgarritasuna eta abantailak hobetu nahi dira garraio publikoaren erabiltzaileentzat, eta autobus bidezko
garraio publikoaren gogobetetasuna eta erakargarritasuna areagotu nahi dira, donostiarrentzat, eta baita bisitarientzat ere.

 

Erretiro aurreratuagatiko primak

 

Tokiko Gobernu batzordeak borondatezko erretiro aurreratuagatik primen aplikazioa indargabetzea onartu du.

Auzitegi Gorenak berriki emandako bi epaietatik abiatuta, jurisprudentziak, toki-administrazioei oro har aplikatzekoak, ondorioztatzen du prima horiek ordainsari-izaera dutela. Halaber, ezartzen du ezin dela baleztatu erretiro prima hauek legezko estaldura dutenik giza baliabideak arrazionalizatzeko administrazioek dituzten programei buruzko aurreikuspenetan.

Era berean, udaleko zerbitzu juridikoen txosten batek dio erretiro-primak ordainsari-izaerakoak direla; beraz, indarrean dagoen doktrinaren arabera, ez dute lege-estaldurarik, eta, ondorioz, prima horiek ezabatzea gomendatzen du. Udalaren lege-zerbitzuek ondorioztatu dutenez, Auzitegi Gorenaren epai horiek nahitaez bete behar dira.

 

Ubako Aterpetxea

 

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Donostiako Udalaren eta Donostiako Sustapenaren arteko lankidetza-hitzarmena, Ubako aterpetxean Ukrainatik datozen pertsonentzako 12 plaza erreserbatzeko.

Gaur egun Ukrainako gatazkaren ondorioz lekualdatutako pertsonen etorrera-fluxuak oso aldakorrak dira. Krisiaren hasieran denbora gutxian lekualdatutako pertsonen kopurua handia bazen eta CEARen harrera fasea gainezka bazegoen, une honetan gutxi dira orientazio eta iriste-zerbitzuan artatutako pertsonak. Are gehiago, CEARetik pertsona horiek SAPITen hurrengo faseetara bultzatzen ari dira, bizitoki egonkorra sustatzeko.

Hala, arreta eman behar zaien pertsonen fluxua aztertu eta CEAR-ekin SAPITen finantzatutako plazen erabilgarritasuna egiaztatu ondoren, harrera-faseari erantzun ahal izateko, Ukrainatik daotzen pertsonentzako plaza kopurua 25etik 12ra jaistea erabaki da, Uba Aterpetxean.

2022/07/05-an argitaratua