Afrikan eta Amerikan lankidetza-lanak udan egingo dituzten 82 gazteri eman die dokumentazioa Artolazabalek

0

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek, Gazteriako zuzendari Agurtzane Llano, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendari Paul Ortega, eta hamalau GGKE-Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde lagun zituela, gaur arratsaldean dokumentazioa eman die 82 gazteri; udan lankidetza-lanak egingo dituzte haiek, Afrika eta Amerikako 12 estatutan garatzen diren hogeita hamaika gizarte-proiektutan.

“Ziur asko, Euskadiko gazteria solidario eta eskuzabalenarekin nago orain. Gainera, talde honetan ia % 80 emakumeak dira”, esan dio Artolazabalek gazte-taldeari.

Sailburuak gazte-taldeari esan dionez “Parte hartzen duzuen 34 proiektuetako komunitateei denbora ederra eta balioz betea eskainiko diezue. Oso urrun eramango duzue Euskadiren izen ona eta elkartasunarekin eta pertsonekin konprometitutako Europako herrialde gisa duen posizio nabarmena”.

“Zuek zaudeten lekuan zaudetela, inguruko gazteek, haurrek eta biztanleek zuei erreparatuko dizuete, eta gogoan hartuko dute nola jokatzen duzuen, zer egiten duzuen eta zer giza jarrera erakusten duzuen. Zaudeten lekuan zaudetela, asko eta ona ikasiko duzue jende on horiengandik, ziur aski giza alderdi askotan gainditzen gaituztenengandik, beren sinpletasunarekin eta bizitzaren zentzu praktikoarekin”, azpimarratu du Artolazabalek.

Arabako Barrian hautatua izan zen gazte-taldea, GGKE arduradunekin hainbat elkarraldi eta elkarrizketa egin ondoren. Hemendik aurrera, bi hilabetez, beren helmugetako herri autoktonoekin parte hartuko dute hezkuntza-lanetan, azpiegitura hidrauliko eta bide-azpiegitura berriak eraikitzen.

Hegaldiak

Bihartik aurrera, Loiuko aireportutik lineako hegaldietan bidaiatzen hasiko dira hainbat taldetan. 409 eskatzaileen artetik hautatuak, 83 gazteetatik —% 79.50 emakumeak (66) eta % 20.50 gizonak (17)—, 25 Gipuzkoatik datoz (2 gizon eta 23 emakume), 72 Bizkaitik (12 gizon eta 60 emakume) eta 22 Arabatik (7 gizon eta 15 emakume).

Beren helmugak Peru, Honduras, Mexiko, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Gabon,  Ginea Conakry, Ruanda eta Ugandan kokatutako 31 gizarte-proiektutan kokatzen dira. “Aukeratutako profilak mota guztietakoak dira: hezkuntza, irakaskuntza, espezialistak kirolean, osasunean, agronomian, ingurumen-zientzietan, musikan, gizarte-lanean, psikologian, ingeleseko eta zientzietako irakasleak, batzuk aipatzearren”, zehaztu du Agurtzane Llanok.

Duela hilabete batzuk, GGKEen koordinakundeak helmugako herrialdeetan egingo dituzten lanak azaldu zizkioten lankide gazteen taldeari eta, besteak beste, garapenerako lankidetzari, nazioarteko bidaietarako osasun-aholkuei, eta generoari eta garapenari buruzko hainbat gairi buruz hitz egin zuten.

Talde-dinamikak ere egin dira, hautatutako pertsonen itxaropenak ezagutzeko eta egokitzapenean laguntzeko. “Hainbat talde-lan egin ditugu, eta gazte bakoitzak izan dezakeen kezka aztertu eta horri erantzun diogu; besteak beste, nora joan behar duten ezagutzera ematea, denbora horretan urrun izango dituzten familiei helmuga horren berri izan dezaten. Zer esanik ez, bidaia-aseguruez gain, beren GGKEen laguntza zuzena dute” adierazi dute Agurtzane Llanok eta Paul Ortegak.

Hauek dira parte hartzen duten GGKEak: Garapenerako Lankidetzarako Egoaizia Elkartea, Euskal Herriko SERSO San Viator, “Juan Ciudad” GKEa, Ekintzaz Lagundu Fundazioa, Misio Salestarrak, Taupadak elkartea, Medicus Mundi Bizkaia Elkartea, Edex – Baliabide Komunitarioen Zentroa, Haurralde Fundazioa, Munduko Landagunearen Garapenerako Elkartea, Vedruna-Solive Elkarte Solidarioa, “Manuel Iradier” Elkarte Afrikanista, Icli Lankidetzarako Ingeniaritza eta Saluganda Elkartea.