Amaitu dira Cristina Eneako bidea konpontzeko lanak

0

Cristina Enea parkeko bidea konpontzeko eta mendi-hegala sendotzeko lanak amaitu dira.

Miguel Ángel Díez Hiri-Mantentzeko zinegotziak adierazi duenez, “bi hilabetez obretan egon ondoren, eta 85.000 euroko inbertsioa eginda, bideak behar bezalako zerbitzua ematen du berriro. 41 metroko luzerako zanga bat egin behar izan da, 82 mikropilote jartzeko arroka osasuntsuan, mendi-hegalari eustearren. Magal hori irristatzen zen, eta horrek bidea hondoratzea eragiten zuen. Azken hondoratzea 2021eko otsailean gertatu zen.”

Ikerlur enpresak idatzi zuen obrak gauzatzeko proiektua. Lehen esandako lanez gain, hormigoi armatuzko habe bat ere sartu zuten −1 metro garai eta 0,5 metro zabal−, 41 metroko zangan zehar. Gero, bideko zoladura berritu dute jatorrizko kolore horiari eutsita, eta areka berri bat egin dute, urak biltzeko.