EIJO – Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra: Ikasleen Big Band-ak prest ditu udako kontzertuak

0

Prest dago dena. Musika eskola eta kontserbatorioetako 30 neska-mutileko taldea hasi da musika-tresnak berotzen, eta kontzertuetarako zenbat egun geratzen diren zenbatzea besterik ez da falta, beste uda batez, swingez gainezka datozen doinuez gozatzen hasteko. EIJO da, Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra, bakarra munduan bere instrumentazioagatik eta soinuagatik; izan ere Big Band-en errepertorio tradizionala Euskal Herriko musika tresnekin fusionatzen du EIJOk: alboka, trikitia, txalaparta eta txistua. Soinu bikaina du!

Uztailaren 4an, astelehenean hasita, EIJO osatzen duten 30 ikasleak astebeteko kontzentrazioa eta entseguak ari dira egiten Azkoitiko Abaraxka aterpetxean, berehala izango dituzten kontzertuak prestatzeko. Aste trinkoa izango dute igandera arte. Kontzertuak asteburu honetan bertan eta uztailaren 12an eskainiko dituzte: uztailak 8, ostirala, Eibarren; uztailak 9, larunbata, Azkoitian (entseguak burutzen ari diren Abaraxka aterpetxean bertan); uztailak10, igandea, Arrasaten; eta uztailak 12, asteartea, Gasteizen, bertako Jazz Jaialdiaren egitarauaren barnean. 14 eta 20 urte bitarteko ikasleek beraientzat osorik konposaturiko errepertorioa eskainiko dute kontzertuetan.

30 musikari gazte

2021eko abenduan egin zituen EIJOk hautaprobak Euskadiko musika eskola eta kontserbatorioetako ikasleen artean. Audizio haien bidez, Euskadiko ikaslerik aurreratuenak aukeratu ziren EIJO osatu eta kalitaterik oneneko interpretazioak ziurtatzeko. 30 ikaslek osatzen dute aurten EIJO, honako instrumentazio honekin:

-Ahotsa

-Alboka

-Bateria

-Baxu elektrikoa

-Gitarra elektrikoa

-Pianoa

-Saxofoia

-Trikitia

-Tronboia

-Tronpeta

-Txalaparta

-Txistua

 

 EIJOrentzat propio konposatutako errepertorioa

EIJOk uda  honetako kontzertuetan 70 minutu inguruko errepertorioa eskainiko du, taldearentzako propio idatzitako lanekin erabat, Big Band-aren soinuak euskal musika tradizionalarekin uztartuz. Aurten, EIJOk zortzi enkargu eskatu dizkie nazioartean entzute handia duten konpositoreei, Big Band honentzat lanak idatzi ditzaten. Hauek dira EIJOrentzat lanak konposatu dituzten konpositoreak:

    • Miguel Blanco: Grammy sari baten irabazle, disko latinorik onenaren atalean. SGAEren Jazz Koposizio lehiaketa irabazitako konpositore eta moldatzailea.

 

    • Carlos Sagi: perkusionista eta konpositorea. SGAEren Big Band-entzako moldaketen lehiaketaren irabazle.

 

    • Sergi Verges: Bartzelonako Conservatori Liceu-ko BIg Band-aren zuzendari.

 

    • Iñaki Askunze: saxojolea, pedagogoa eta konpositorea. SGAEren Big Band-entzako moldaketen lehiaketaren irabazlea hainbat alditan.

 

    • Alain Sancho: European Blues Challenge lehiaketaren irabazlea Travellin Brothers taldearekin, eta Bilboko Kontserbatorioko irakaslea.

 

Kontzertu egitaraua:

Poema del Joven…………………….Iñaki Askunze

Maitia Kattalin…………………………….Carlos Sagi

Trikifunk………………………………….Alain Sancho

Arratiako Jotea…………………………..Carlos Sagi

Dirurik Zuririk……………………………..Alex Davies

Ahohandi…………………………………Sergi Vergés

Itzultzen…………………………………Miguel Blanco

Ura eta Lurra……………………………..Carlos Sagi

Iragan ikasturtean EIJOk dokumentala grabatu zuen udako bere kontzertu-biran. Jacky Berecochea, Miguel Blanco, Carlos Sagi eta de Sergi Vergesen piezekin CDa eta DVDa grabatu zituzten, talde gazte honek duen talentuaren eta egiten duen lanaren erakusle bikaina.

Hedabideei oharra:

Informazio gehiago eskuratu, elkarrizketak lotu edo erreportajeak egin nahi izanez gero, jo EIJOren koordinatzaile eta zuzendari Alain Sanchorengana. Telefonoa: 696329722

EIJO — Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra

2022ko uda

Zuzendaria: Alain Sancho

 

 

 

 

Egonaldia eta entseguak

 

Uztailak 4-10

 

Abaraxka aterpetxea – Azkoitia

 

Kontzertua

 

 

Uztailak 9, larunbata

 

Azkoitia, Abaraxka aterpetxea

 

19:30etan

 

 

 

 

 

Kontzertua

 

Uztailak 8, ostirala

 

Eibar, Errabal Plaza

 

20:00etan

 

 

 

 

 

Kontzertua

 

Uztailak 10, igandea

 

Arrasate, Herriko Plaza

 

13:00etan

 

(Arrasate Blues Kaialdia)

 


 

 

Kontzertua

 

Uztailak 12, asteartea

 

Gasteiz, Principal Antzokia

 

19:30etan

 

 

 

(Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdia)

 

Zer da EIJO?

EIJO, Euskadiko Jazz Ikasleen Orkestra, Hezkuntza Sailak bultzatutako proiektu  bat da, hezkuntza eta musika uztartzen dituena, eta Euskadin musika-prestakuntza jasotzen duten ikasleen artean musika modernoa, jazz-bertsioan, sustatzeko eta lantzea du helburu. Proiektua 2015ean sortu zen, Euskadiko Ikasleen Orkestrak (EIO) hasitako esperientziari jarraituz. EIO ere Euskadiko kontserbatorio eta musika eskoletako ikasleek osatzen duten orkestra sinfonikoa da.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko uztailaren 5an